Leitzako Jeiki abesbatzak kantatuko du ekainaren 16an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 12a, 09:36
Leitzako Jeiki abesbatzak emanaldia eskainiko du larunbatean Lesakako komentuan.

Giltzarrik antolatuta, larunbatean 20:00etan Harriondoa Kultur Etxeko komentuan

Giltzarri Abesbatzak antolatuta, Leitzako Jeiki abesbatzak kontzertua eskainiko du ekainaren 16an, larunbatean 20:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko komentuan. Zenbait loteren zozketak eginen dituzte emanaldiaren ondotik eta bildutakoa Tantirumairu ikastolarentzat izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun