IV. Baztango Gazte Eguna ekainaren 16an ospatuko dute

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko eka. 14a, 06:40

Larunbatean Elizondon hainbat ekitaldi antolatu dituzte

IV. Baztango Gazte Eguna ospatuko dute ekainaren 16an Elizondon. Larunbat goizeko 9:30ean Gazte Olinpiadak izanen dituzte. Irabazleek bazkaria debalde izanen dute. 14:00etan bazkaria. Txartelak Intza ostatuan salgai daude, 15 euroren truke. Ekainaren 14a izanen da izena emateko hondar eguna.

 

Arratsaldean, 17:00etan kalejira herrian barna Eonian Elektro taldearekin. 22:00etan kontzertuak Gorapean: Brigade Loco, Bake Faltsua, Ezinke, The Oiers, Zarata eta DJ Tape taldeekin. Gauerditik aitzinera DJ-ak Gaztetxean: 2Octal, Eder eta Xinto.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun