Egitarau zabala prestatu dute larunbaterako: 10:00etan benjamin mailakoen eta ttikien partidak jokatuko dituzte eta infantilentzat jokoak izanen dira. 11:30ean triangularra jokatuko dute herriko hiru talderen artean. Arratsaldean, berriz, 17:00etan, Santa Luzia plazan jolasak izanen dira benjamin eta alebinentzat. Gero, merienda eskainiko dute. 19:30ean Santa Luziatik trikipoteoa abiatuko da eta 21:30ean herri afaria eginen dute.Photocall ere paratuko dute eta eguna ongi borobiltzeko, Oharkabe taldearen eskutik dantzaldia izanen da.
Afarirako txartelak ekainaren 14ra bitarte salgai daude Titi eta El Café ostatuetan, 25 eurotan.