Ostirala, apirilak 27



12:00

Toki Ona institutuaren 50. urteurreneko ospakizun instituzionala

Toki Ona kiroldegia, Bera | Ospakizunak

Ortzirale eguerdian izanen da kiroldegian eta Nafarroako Gobernuko eta Bortzirietako ordezkariak espero dituzte Berako Toki Ona Institutuaren 50. urteurrena gogoratzeko ikasturte osoan egiten ari diren ekitaldien artean, apirilaren 27an, ortzirale eguerdian ospakizun instituzionala eginen dute kiroldegian. Nafarroako Gobernuko eta Bortzirietako udal ordezkariak espero dituzte, bertzeak bertze.

Toki Ona institutuaren 50. urteurreneko ospakizun instituzionala Toki Ona kiroldegia

Ortzirale eguerdian izanen da kiroldegian eta Nafarroako Gobernuko eta Bortzirietako ordezkariak espero dituzte

Berako Toki Ona Institutuaren 50. urteurrena gogoratzeko ikasturte osoan egiten ari diren ekitaldien artean, apirilaren 27an, ortzirale eguerdian ospakizun instituzionala eginen dute kiroldegian. Nafarroako Gobernuko eta Bortzirietako udal ordezkariak espero dituzte, bertzeak bertze.


20:00

Etxeei buruzko hitzaldia Zugarramurdin

Museoan, Xareta Zugarramurdi

Juan Carlos Etxegoien izanen da hizlari eta museoan bilduko dira, 20:00etan Jakina da euskal kulturan etxeek garrantzi handia dutela. Horren lekuko da, bertzeak bertze, bai inguruko etxeek duten tamaina eta eraikitze-materiala; bai eta etxeen izenak etxejabeen izengoiti izatea ere. Zehazki, horri buruzko hitzaldi bat antolatu dute apirilaren 27rako, Ortziralerako. 20:00etan izanen da hitzordua, Zugarramurdiko museoan.

Etxeei buruzko hitzaldia Zugarramurdin Museoan

Juan Carlos Etxegoien izanen da hizlari eta museoan bilduko dira, 20:00etan

Jakina da euskal kulturan etxeek garrantzi handia dutela. Horren lekuko da, bertzeak bertze, bai inguruko etxeek duten tamaina eta eraikitze-materiala; bai eta etxeen izenak etxejabeen izengoiti izatea ere. Zehazki, horri buruzko hitzaldi bat antolatu dute apirilaren 27rako, Ortziralerako. 20:00etan izanen da hitzordua, Zugarramurdiko museoan.


20:00

'Piedras con Alma' liburuaren aurkezpena

Arizkunenea Kultur Etxean, Baztan Elizondo | Aurkezpenak

Apirilaren 27an, 20:00etan, Arizkunenea Kultur Etxean bilduko dira Bakartxo Aniz Aldasorok Piedras con alma liburua aurkeztuko du apirilaren 27an, ortziralean, 20:00etan, Arizkunenea Kultur Etxean. Prames argitaletxearen eskutik argitaraturiko lan horrek Aragoi Garaiko hustea edo despopulazioa du kontagai. Horretarako, Huescan despopulazio handiena pairatu zuten lau eskualdeetako argazkiak biltzen ditu.

'Piedras con Alma' liburuaren aurkezpena Arizkunenea Kultur Etxean

Apirilaren 27an, 20:00etan, Arizkunenea Kultur Etxean bilduko dira

Bakartxo Aniz Aldasorok Piedras con alma liburua aurkeztuko du apirilaren 27an, ortziralean, 20:00etan, Arizkunenea Kultur Etxean. Prames argitaletxearen eskutik argitaraturiko lan horrek Aragoi Garaiko hustea edo despopulazioa du kontagai. Horretarako, Huescan despopulazio handiena pairatu zuten lau eskualdeetako argazkiak biltzen ditu.



11:06
13:00

Berako bestetako programaren azal lehiaketa

Berako Udaletxea, Bortziriak Bera | Lehiaketak

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da  Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 

Berako bestetako programaren azal lehiaketa Berako Udaletxea

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da 

Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 



07:42
22:00

Baztan-Bidasoadeko XXXI. Bertsopaper lehiaketa

Berako Kultur Etxea, Bera | Lehiaketak

Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean  Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 

Baztan-Bidasoadeko XXXI. Bertsopaper lehiaketa Berako Kultur Etxea

Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean 

Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 



10:00
14:00

Elizondoko bestetako kartel lehiaketa

Baztan Elizondo | Lehiaketak

Lanak ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2018 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Elizondoko bestetako kartel lehiaketa

Lanak ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian

Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2018 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.



16:30
17:00

Igantziko Udaberriko bestak

Bortziriak Igantzi | Ospakizunak

Herriko dantza taldearen emanaldia ortziralean, kantu poteoa, bazkaria eta umorezko bakarrizketa larunbatean eta igandeko mendi buelta eta antzerki emanaldia dira ekitaldi nagusiak Urtero bezala, prest ditu Igantziko Euskara Batzordeak Udaberriko Bestak. Iaz bezala, Liburuaren Egunarekin hasi ziren joan den astean eta zinea ere izan zuten astearte eta igandean. Halere, maiatzeko lehen asteburuan izanen dira ekitaldi nagusiak.

Igantziko Udaberriko bestak

Herriko dantza taldearen emanaldia ortziralean, kantu poteoa, bazkaria eta umorezko bakarrizketa larunbatean eta igandeko mendi buelta eta antzerki emanaldia dira ekitaldi nagusiak

Urtero bezala, prest ditu Igantziko Euskara Batzordeak Udaberriko Bestak. Iaz bezala, Liburuaren Egunarekin hasi ziren joan den astean eta zinea ere izan zuten astearte eta igandean. Halere, maiatzeko lehen asteburuan izanen dira ekitaldi nagusiak.


17:00
20:00

Gervasio Sanchezen 'Sarajevo, gerra eta batea' argazki erakusketa

Baztan Elizondo | Erakusketak

Apirilaren 24tik maiatzaren 18ra jarri dute Arizkunenea Kultur Etxean Baztango udalak Gervasio Sanchez-en argazki erakusketa bat aurkeztu du apirilaren 24an Elizondoko Kultur Etxean. Sarajevo, gerra eta bakea izenburupean antolatu dute Euskal Fondoak eta Baztango Kultura Zerbitzuaketa maiatzaren 18ra bitarte dago ikusgai.

Gervasio Sanchezen 'Sarajevo, gerra eta batea' argazki erakusketa

Apirilaren 24tik maiatzaren 18ra jarri dute Arizkunenea Kultur Etxean

Baztango udalak Gervasio Sanchez-en argazki erakusketa bat aurkeztu du apirilaren 24an Elizondoko Kultur Etxean. Sarajevo, gerra eta bakea izenburupean antolatu dute Euskal Fondoak eta Baztango Kultura Zerbitzuaketa maiatzaren 18ra bitarte dago ikusgai.



17:00
19:00

Langile batailoien arrastoa Beran

Berako Kultur Etxea, Bera | Jardunaldiak

Apirilaren 26tik maiatzaren 12ra erakusketa Kultur Etxean, solasaldia eta txangoa eginen dituzte  Espainiako Gerra garaian eta ondotik bortxazko lana egin behar izan zuten langile batailoiek Beran utzitako arrastoa ezagutzeko egitarau zabala prestatu dute Berako Udalak eta Kultura Batzordeak. 

Langile batailoien arrastoa Beran Berako Kultur Etxea

Apirilaren 26tik maiatzaren 12ra erakusketa Kultur Etxean, solasaldia eta txangoa eginen dituzte 

Espainiako Gerra garaian eta ondotik bortxazko lana egin behar izan zuten langile batailoiek Beran utzitako arrastoa ezagutzeko egitarau zabala prestatu dute Berako Udalak eta Kultura Batzordeak. 



10:00
23:00

Doneztebeko XI. Pintxo Lehiaketa

Ameztia, El Cafe, Maylin, Mikelo, Pepas, Shanti eta Titin, Malerreka Doneztebe

Batukada eta zirkoak girotuko dute herria eta boto-emaileen artean 100 euroko erosketa txartela eta Inurrieta ardo botilez osatutako sorta bat zozketatuko dituzte Herriko sukaldariak zartaginak berotzen hasiak dira. Izan ere, apirilaren 27tik maiatz hasierara bitarte Pintxo Lehiaketaren XI. edizioa eginen dute. Herriko ostatu eta kafetegiak usain eta zapore gozoz beteko dituzte aurtengo sariak lortzeko.

Doneztebeko XI. Pintxo Lehiaketa Ameztia, El Cafe, Maylin, Mikelo, Pepas, Shanti eta Titin

Batukada eta zirkoak girotuko dute herria eta boto-emaileen artean 100 euroko erosketa txartela eta Inurrieta ardo botilez osatutako sorta bat zozketatuko dituzte

Herriko sukaldariak zartaginak berotzen hasiak dira. Izan ere, apirilaren 27tik maiatz hasierara bitarte Pintxo Lehiaketaren XI. edizioa eginen dute. Herriko ostatu eta kafetegiak usain eta zapore gozoz beteko dituzte aurtengo sariak lortzeko.


19:00
21:00

Photoshop ikastaroa ortziraletan Donezteben

Herriko Ostatuan, Malerreka Doneztebe

Zortzi orduko ikastaroa izanen da eta apirilaren 27an hasita lau ortziralez, Herriko Ostatuan, bilduko dira Udazkeneko argazkigintza ikastaroaren arrakasta ikusirik, parte-hartzaileen gogoa asebetetzeko Photoshop ikastaroa antolatu dute herrian. Apirilaren 27an eta maiatzaren 4an, 11n eta 18an 19:00etatik 21:00etara bitarte eskainiko dute Herriko Ostatuan.

Photoshop ikastaroa ortziraletan Donezteben Herriko Ostatuan

Zortzi orduko ikastaroa izanen da eta apirilaren 27an hasita lau ortziralez, Herriko Ostatuan, bilduko dira

Udazkeneko argazkigintza ikastaroaren arrakasta ikusirik, parte-hartzaileen gogoa asebetetzeko Photoshop ikastaroa antolatu dute herrian. Apirilaren 27an eta maiatzaren 4an, 11n eta 18an 19:00etatik 21:00etara bitarte eskainiko dute Herriko Ostatuan.


23:00

Azken Trena taldearen kontzertua

Elizondoko Casino ostatua, Baztan Elizondo | Kontzertuak

Casino Ostatuan dute hitzordua, ortziralean 23:00etan  Apirilaren 27an, ortziralean 23:00etan, Azken Trena taldeak Zerotik diska aurkeztuko du Elizondoko Casino Ostatuan. Kontzertuaren ondotik, bertaratutakoek diskak eskuratzeko aukera izanen dute. 

Azken Trena taldearen kontzertua Elizondoko Casino ostatua

Casino Ostatuan dute hitzordua, ortziralean 23:00etan 

Apirilaren 27an, ortziralean 23:00etan, Azken Trena taldeak Zerotik diska aurkeztuko du Elizondoko Casino Ostatuan. Kontzertuaren ondotik, bertaratutakoek diskak eskuratzeko aukera izanen dute. 


23:00
02:00

Tristtan Mourguyren emanaldia

Kataku, Bortziriak Bera | Kontzertuak

Kataku ostatuan, 23:00etan Apirilaren 27an, ortziralean, 23:00etan, Tristtan Mouguy bakarlariaren kontzertua izanen da Berako Kataku ostatuan. Donibane Lohizuneko musikaria konpositore ere bada; berak sortutako olerkiak edota bertsoak gitarraren laguntzaz abesten ditu.  

Tristtan Mourguyren emanaldia Kataku

Kataku ostatuan, 23:00etan

Apirilaren 27an, ortziralean, 23:00etan, Tristtan Mouguy bakarlariaren kontzertua izanen da Berako Kataku ostatuan. Donibane Lohizuneko musikaria konpositore ere bada; berak sortutako olerkiak edota bertsoak gitarraren laguntzaz abesten ditu.

 

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»