'Piedras con alma' liburuaren aurkezpena eginen dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 26a, 09:02
Aragoi Garaiko hustea argazkiz hornitua azaltzen da

Apirilaren 27an, 20:00etan, Arizkunenea Kultur Etxean bilduko dira

Bakartxo Aniz Aldasorok Piedras con alma liburua aurkeztuko du apirilaren 27an, ortziralean, 20:00etan, Arizkunenea Kultur Etxean. Prames argitaletxearen eskutik argitaraturiko lan horrek Aragoi Garaiko hustea edo despopulazioa du kontagai. Horretarako, Huescan despopulazio handiena pairatu zuten lau eskualdeetako argazkiak biltzen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun