XI. Pintxo Lehiaketa apirilaren 27tik maiatz hasierara Donezteben

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 25a, 11:31
Pintxoak dastatzeko txartelak apirilaren 26ra arte banatuko dituzte

Batukada eta zirkoak girotuko dute herria eta boto-emaileen artean 100 euroko erosketa txartela eta Inurrieta ardo botilez osatutako sorta bat zozketatuko dituzte

Herriko sukaldariak zartaginak berotzen hasiak dira. Izan ere, apirilaren 27tik maiatz hasierara bitarte Pintxo Lehiaketaren XI. edizioa eginen dute. Herriko ostatu eta kafetegiak usain eta zapore gozoz beteko dituzte aurtengo sariak lortzeko.

Ameztia, El Cafe, Maylin, Mikelo, Pepas, Shanti eta Titik hartuko dute parte. Pintxo lehiaketaren harira, apirilaren 28an, larunbatean, 18:00etatik 21:30era bitarte batukada izanen da herrian (Pepasetik abiatuta). Hilaren 30ean, astelehenean, berriz, 16:30ean Dabitxi Zirkoa izanen da ikusgai. 18:00etan Santa Luzia plazan, berriz, zirko tailerra.

Zozketak

Boto-emaileen artean 100 euroko erosketa txartela eta Inurrieta ardo botilez osatutako sorta bat zozketatuko dituzte. Pintxoak dastatzeko txartelak Doneztebeko merkatari eta zerbitzu elkarteko dendetan apirilaren 21etik 26ra egindako erosketen truk emanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun