Udaberriko bestetako ekitaldi nagusiak asteburuan izanen dituzte Igantzin

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko mai. 3a, 12:41
Maiatzeko lehen larunbatean kantu poteoa eginen dute Arantzako Mitxelena aita-semeekin. Argazkia: Oskar Txoperena

Herriko dantza taldearen emanaldia ortziralean, kantu poteoa, bazkaria eta umorezko bakarrizketa larunbatean eta igandeko mendi buelta eta antzerki emanaldia dira ekitaldi nagusiak

Urtero bezala, prest ditu Igantziko Euskara Batzordeak Udaberriko Bestak. Iaz bezala, Liburuaren Egunarekin hasi ziren joan den astean eta zinea ere izan zuten astearte eta igandean. Halere, maiatzeko lehen asteburuan izanen dira ekitaldi nagusiak.

 

Maiatzaren 4an, ortziralean 20:00etan herriko dantza taldearen emanaldia izanen dute elizan.

Maiatzaren 5ean, larunbatean 12:00etan kantu poteoa eginen dute Arantzako Mitxelena aita-semeekin herriko elkarte eta ostatuetan. 14:00etan bazkaria izanen dute Biltokin. 16:00etan haurrentzako zirko tailerra. 18:00etan haurrentzako berendua frontoian. 20:30ean Txiki Barrez Blai umorezko bakarrizketa izanen da Baratzondon.

Maiatzaren 6an, igandean 10:00etan haurrentzako mendi buelta antolatu dute, herriko plazatik Larrondoko ikuztegira. 17:00etan, eskolako ikasleek Igantziko hotela antzerki emanaldia eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun