Hitzaldia Juan Carlos Etxegoenenek, Etxea izeneko liburuaren egileak, eskainiko du. Ikertzaileak berak, Garraldako Xamarrenea baserrian sortua denez gero, bere burua Xamar izengoitia erabiliz aurkezten du. Horrela bada, erran daiteke hizlariak berak ere garrantzia hori ageriko egiten duela.