Bubamara Dance Theater taldeak Amico ikuskizuna eskainiko du igande arratsaldeko 7etan Gizarte Bilgunean Txori Garciak eta Jon Barbarinek osatzen duten Bubamara Dance Theater taldeak Amico ikuskizuna eskainiko du urriaren 8an, igande arratsaldeko 7etan Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. Kultura Batzordeak 2017ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan antolatutako emanaldirako sarrera doan izanen da.
Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.
Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa.
Urriaren 2tik azaroaren 6ra bitarte izanen da ikusgai Diana Iniestak ‘Negua New Yorken’ olio-pintura erakusketa ireki du Bertiz Natur Parkean. Urriaren 2an, astelehenean, ireki zituen ateak eta azaroaren 6ra bitarte, goizez (10:30etik 13:30era) zein arratsaldez (16:00etatik 17:30era), esku zabalik hartuko ditu bisitariak.
Urriaren 2tik 13ra Arizkunenea Kultur Etxean Udazken honetan zenbait argazki erakusketa egiten ari dira Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Urriaren 2tik 13ra, Ramon Serranoren Etorkizuna gaur hasiko da erakusketa antolatu du Vicente Ferrer Fundazioak.
Larunbatean tortilla txapelketa, afaria eta musika izanen dira Lesakan Nafarroa Oinez dela eta, Etxalarko usategietako igandea aste bat aitzinatu da, urriaren 8ra. Urtero bezala eguraldiak laguntzen badu, talo postua jarriko du Altxatak Lizaietan. Arratsaldean, berriz, Etxalarko udalaren eskutik Oharkabe taldea izanen da plazan 18:00etatik 21:00etara. Altxatak ostatua jarriko du frontoian eta edariak, bokadilo eta taloak izanen dira.
Igandeko hogeita laugarren edizioan kofrade berriak izendatuko dituzte, tartean Juan Carlos Pikabea margolari lesakarra Aurten hogeita laugarren edizioa beteko du Nafarroako Onddo eta Zizen Egun haundiak Elgorriagan, Onddo eta Zizen Kofradiak antolatua. Urriaren 8an, igandean Elgorriagara joaten direnek onddo eta bertzelako produktuak dastatzeko aukera paregabea izanen dute.