Helduendako antzerki dantza emanaldia izanen dute urriaren 8an Iruritan

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 6a, 08:03
Adiskidantza handi baten istorioa da 'Amico'.

Bubamara Dance Theater taldeak Amico ikuskizuna eskainiko du igande arratsaldeko 7etan Gizarte Bilgunean

Txori Garciak eta Jon Barbarinek osatzen duten Bubamara Dance Theater taldeak Amico ikuskizuna eskainiko du urriaren 8an, igande arratsaldeko 7etan Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. Kultura Batzordeak 2017ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan antolatutako emanaldirako sarrera doan izanen da.

 

Amico adiskidantza handi baten istorioa da. Jai ederra, hau da, lagunak berriro elkartzearen jaia; amets, bestondo eta harremanen jaia; behin betiko elkarrekin ibiltzearen jaia, xede berberak elkarturik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun