Ostirala, uztailak 21



21:00

Dayna Kurtz Jauregiarten

Jauregiarte Taberna Kulturala, Irurita | Kontzertuak

Ortziralean 21:00etan hasita Jauregiarte tabernan Estatu Batuetako Dayna Kurtz kantautore estatu batuarrak kontzertua eskainiko du uztailaren 21ean, ortziralean 21:00etan Iruritako Jauregiarte tabernan. Sarrera 10 euro kobratuko dute.

Dayna Kurtz Jauregiarten Jauregiarte Taberna Kulturala

Ortziralean 21:00etan hasita Jauregiarte tabernan

Estatu Batuetako Dayna Kurtz kantautore estatu batuarrak kontzertua eskainiko du uztailaren 21ean, ortziralean 21:00etan Iruritako Jauregiarte tabernan. Sarrera 10 euro kobratuko dute.



12:03
12:00

Arantzako txokorik politena lehiaketa

Bortziriak Arantza | Lehiaketak

Uztailaren 15era arte aurkez daitezke txokoen argazkiak eta 29ra arte bozkatzeko aukera izanen da Arantzako udaleko ingurugiro eta turismo batzordeak, bigarren aldiz, herriko txokorik politena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. 
Lehiaketan parte hartu nahi duenak, etxe edo inguruaren argazkia, Dena edo Apezenea janaridendetan utzi beharko du, uztailaren 15a baino lehen.
 Aurkeztutako argazkiak jendaurrean egonen dira uztailaren 29a arte.


Arantzako txokorik politena lehiaketa

Uztailaren 15era arte aurkez daitezke txokoen argazkiak eta 29ra arte bozkatzeko aukera izanen da

Arantzako udaleko ingurugiro eta turismo batzordeak, bigarren aldiz, herriko txokorik politena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. 
Lehiaketan parte hartu nahi duenak, etxe edo inguruaren argazkia, Dena edo Apezenea janaridendetan utzi beharko du, uztailaren 15a baino lehen.
 Aurkeztutako argazkiak jendaurrean egonen dira uztailaren 29a arte.




07:50
07:00

ERRAN.EUS udako argazki lehiaketa

| Lehiaketak

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUSs interneteko atariak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez. Ttipi-Ttapa zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte hartu dezake. Argazkik  eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da). Argazkiak originalak eta bertze inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira). Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea. Argazkiak ERRAN.EUS atarian lehiaketarako prestatutako formularioaren bidez bidali beharko dira. EPEAK: Argazkiak bidaltzeko epea: Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte. ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: Irailaren 12tik irailaren 26ra arte. Irabazleak: ERRAN.EUS atarian jakinaraziko dira urriaren 5ean. Sari-banaketa: Urri hasieran.

ERRAN.EUS udako argazki lehiaketa

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUSs interneteko atariak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.

  1. Ttipi-Ttapa zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte hartu dezake.
  2. Argazkik  eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da).
  3. Argazkiak originalak eta bertze inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira).
  4. Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea.

Argazkiak ERRAN.EUS atarian lehiaketarako prestatutako formularioaren bidez bidali beharko dira.

EPEAK:

  • Argazkiak bidaltzeko epea: Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte.
  • ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: Irailaren 12tik irailaren 26ra arte.
  • Irabazleak: ERRAN.EUS atarian jakinaraziko dira urriaren 5ean.
  • Sari-banaketa: Urri hasieran.

09:00
07:00

erran.eus udako argazki lehiaketa

Mendialdea | Lehiaketak

Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere  Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.

erran.eus udako argazki lehiaketa

Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere 

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.



10:00
15:00

'Zuk erabaki, zuk dantza egin' lehiaketa Goizuetan

Leitzaldea Goizueta | Lehiaketak

Gizarte Zerbitzuen eskutik, dibertigarriak, dantza egiteko modukoak eta giro ona sortzen duten abestiak uztailaren 31 arte proposa daitezke Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Goizueta-Aranoko Prebentzio Batzordeak “Zuk aukeratu zuk dantza egin” lehiaketa antolatu du bigarren urtez, uztailaren 10etik 31 arte. Tratu onak eta harreman onak zabaltzeko Bhutan Proiektuaren barrenean dago jarduera hau. 

'Zuk erabaki, zuk dantza egin' lehiaketa Goizuetan

Gizarte Zerbitzuen eskutik, dibertigarriak, dantza egiteko modukoak eta giro ona sortzen duten abestiak uztailaren 31 arte proposa daitezke

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Goizueta-Aranoko Prebentzio Batzordeak “Zuk aukeratu zuk dantza egin” lehiaketa antolatu du bigarren urtez, uztailaren 10etik 31 arte. Tratu onak eta harreman onak zabaltzeko Bhutan Proiektuaren barrenean dago jarduera hau. 



19:00
20:30

Oaia Peruarenaren margo erakusketa

Bidasoa 4 - Bera, Bortziriak Bera | Erakusketak

Uztailaren 14tik abuztuaren 6ra ikusgai izanen dira bere tailerrean Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren azken lanak ikusgai izanen dira uztailaren 14tik abuztuaren 6ra bitarte Beran, artistak Bidasoa karrikaren 4.ean duen tailerrean. Uztailaren 14an, ortziralean 19:00etan eginen du margo erakusketaren irekiera ekitaldia. Astelehenetik igandera 17:30etik 20:30era zabalduko ditu tailerreko ateak.

Oaia Peruarenaren margo erakusketa Bidasoa 4 - Bera

Uztailaren 14tik abuztuaren 6ra ikusgai izanen dira bere tailerrean

Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren azken lanak ikusgai izanen dira uztailaren 14tik abuztuaren 6ra bitarte Beran, artistak Bidasoa karrikaren 4.ean duen tailerrean. Uztailaren 14an, ortziralean 19:00etan eginen du margo erakusketaren irekiera ekitaldia. Astelehenetik igandera 17:30etik 20:30era zabalduko ditu tailerreko ateak.



10:00
20:00

Xareta ikons erakusketa Gogararen eskutik

Axuri Arte galeria, Xareta Sara | Erakusketak

Parisen sortutako artistak lauburua eta ikurrina ezartzen ditu bere obren zentroan  Uztailaren 15etik 30era, Axuri arte galerian Gogara artistaren sorkuntza grafikoak erakusgai izanen dira. Xareta Ikons izendatutako erakusketan artistak lauburua eta ikurrina ezartzen ditu obren zentroan. 

Xareta ikons erakusketa Gogararen eskutik Axuri Arte galeria

Parisen sortutako artistak lauburua eta ikurrina ezartzen ditu bere obren zentroan 

Uztailaren 15etik 30era, Axuri arte galerian Gogara artistaren sorkuntza grafikoak erakusgai izanen dira. Xareta Ikons izendatutako erakusketan artistak lauburua eta ikurrina ezartzen ditu obren zentroan. 



12:00
19:00

'Haiek danak sorginak' argazki erakusketa

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

Uztailaren 20tik irailaren 4ra, Kultur 2017 programazioaren baitan  Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak antolatutako Kultur 2017 programaren baitan Bertizko Jaurerriko Natur Parkean Bego Antonen argazki erakusketa izanen da uztailaren 20tik irailaren 4ra, Sauvageren parte-hartzearekin. Uztailaren 20an egin zuten inaugurazio ekitaldia, artistak bertan zirela eta egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara irekia dago Haiek Danak Sorginak izenburua duen erakusketa. 

'Haiek danak sorginak' argazki erakusketa Bertizko natur parkean

Uztailaren 20tik irailaren 4ra, Kultur 2017 programazioaren baitan 

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak antolatutako Kultur 2017 programaren baitan Bertizko Jaurerriko Natur Parkean Bego Antonen argazki erakusketa izanen da uztailaren 20tik irailaren 4ra, Sauvageren parte-hartzearekin. Uztailaren 20an egin zuten inaugurazio ekitaldia, artistak bertan zirela eta egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara irekia dago Haiek Danak Sorginak izenburua duen erakusketa. 


17:00
10:00

22. Errobi Festibala Itsasun

Itsasu, Mendialdea | Jaialdiak

Hainbat musika estilotako emanaldiak eta ekitaldiak prestatu dituzte  «Musika estilo ezberdinen nahasketa izanen da musikarien elkarlanaren bitartez. Ikusgarrietan artisten mestizaja emanen da, kulturen irekierak ez duelako identitatea hiltzen, baina tradizioa berpizten». Baieztapen horretatik abiatuta sortu du Ezkandrai elkarteak uztailaren 20tik 23ra Itsasun iraganen den Errobiko Festibalaren 22. edizioko programazioa.

22. Errobi Festibala Itsasun Itsasu

Hainbat musika estilotako emanaldiak eta ekitaldiak prestatu dituzte 

«Musika estilo ezberdinen nahasketa izanen da musikarien elkarlanaren bitartez. Ikusgarrietan artisten mestizaja emanen da, kulturen irekierak ez duelako identitatea hiltzen, baina tradizioa berpizten». Baieztapen horretatik abiatuta sortu du Ezkandrai elkarteak uztailaren 20tik 23ra Itsasun iraganen den Errobiko Festibalaren 22. edizioko programazioa.



20:00
20:00

'Harritik hazia' herri-antzerkia

Berako Kultur Etxea, Bera | Antzerkiak

Arte adierazpenaren bidez oroimena lantzeko helburuarekin urtebeteko lana taularatuko dute Kultur Etxean hiru egunez Oroimen historikoan oinarritutako herri-antzerkia lantzen ari dira Bera joan den urteko ekainetik hasita. Lan horren emaitza, ‘Harritik hazia’ antzezlana eskainiko dute uztailaren 21, 22 eta 23an, ortzirale, larunbateta igande arratsaldeko 8etan Berako Kultur Etxean eginen dituzten emanaldietan.

'Harritik hazia' herri-antzerkia Berako Kultur Etxea

Arte adierazpenaren bidez oroimena lantzeko helburuarekin urtebeteko lana taularatuko dute Kultur Etxean hiru egunez

Oroimen historikoan oinarritutako herri-antzerkia lantzen ari dira Bera joan den urteko ekainetik hasita. Lan horren emaitza, ‘Harritik hazia’ antzezlana eskainiko dute uztailaren 21, 22 eta 23an, ortzirale, larunbateta igande arratsaldeko 8etan Berako Kultur Etxean eginen dituzten emanaldietan.


22:00
21:00

Aranoko Santio festak

Leitzaldea Arano | Bestak

Arano eta Goizueta arteko ohiko pilota partida, aizkora apustua eta bertso saioa izanen dituzte egun handian Uztailaren 22tik 25era hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baina larunbat goizean itxaferoa bota baino lehen, ostirale gauean, mus txapelketaren 35. edizioa jokatuko dute.  Ondotik, hainbat ekitaldi prestatu dituzte.

Aranoko Santio festak

Arano eta Goizueta arteko ohiko pilota partida, aizkora apustua eta bertso saioa izanen dituzte egun handian

Uztailaren 22tik 25era hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baina larunbat goizean itxaferoa bota baino lehen, ostirale gauean, mus txapelketaren 35. edizioa jokatuko dute.  Ondotik, hainbat ekitaldi prestatu dituzte.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»