Oaia Peruarena margolari beratarrak bere azken lanen erakusketa eginen du

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 11a, 16:14
Oaia Peruarenak bere azken lanak paratuko ditu erakusketan.

Uztailaren 14tik abuztuaren 6ra ikusgai izanen dira bere tailerrean

Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren azken lanak ikusgai izanen dira uztailaren 14tik abuztuaren 6ra bitarte Beran, artistak Bidasoa karrikaren 4.ean duen tailerrean. Uztailaren 14an, ortziralean 19:00etan eginen du margo erakusketaren irekiera ekitaldia. Astelehenetik igandera 17:30etik 20:30era zabalduko ditu tailerreko ateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun