Bego Antonen ‘Haiek danak sorginak’ argazki erakusketa ikusgai dago Bertizen

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 19a, 09:02

Haiek danak sorginak erakusketako argazkietako bat.

Uztailaren 20tik irailaren 4ra, Kultur 2017 programazioaren baitan 

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak antolatutako Kultur 2017 programaren baitan Bertizko Jaurerriko Natur Parkean Bego Antonen argazki erakusketa izanen da uztailaren 20tik irailaren 4ra, Sauvageren parte-hartzearekin. Uztailaren 20an egin zuten inaugurazio ekitaldia, artistak bertan zirela eta egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara irekia dago Haiek Danak Sorginak izenburua duen erakusketa. 

 

Inkisidoreek akusatuak torturatuz lortzen zituzten eta gaur egun gordetzen diren lekukotasunetan oinarritzen da. Proiektuak gertaeren tokiak erakusten ditu (basoak, kobak eta baserriak), eta antza egiten zituzten sorginkeria-jarduerak antzezten ditu. Emakume horiek jazarpenaren ­ondorioz bizi izan zuten etsipena erakusten dute Bego Anton (Bilbo, 1983) argazkilariaren lanek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun