Santio egunez bukatuko dira aurten ere Aranoko festak

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 20a, 08:34

Aurten ere bertso saioa izanen da Santiago egunez

Arano eta Goizueta arteko ohiko pilota partida, aizkora apustua eta bertso saioa izanen dituzte egun handian

Uztailaren 22tik 25era hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baina larunbat goizean itxaferoa bota baino lehen, ostirale gauean, mus txapelketaren 35. edizioa jokatuko dute.  Ondotik, hainbat ekitaldi prestatu dituzte.

 

OSTIRALA, UZTAILAK 21

• 22:00etan XXXV. Mus txapelketa San Roke elkartean.

 

LARUNBATA, UZTAILAK 22

ARKUME JATEA ETA JUBILATUEN EGUNA

• Goizean: arkumea erre­tzen jarriko da plazan.

• 10:00etan Meza.

• 11:00etan festei hasiera emango dien itxa­ferua botako da Udaletxeko balkoitik.

• 11:30ean jubilatuen­tzako hamaiketakoa.

• 14:00etan VI. arkume jate he­rrikoia. Bazkal ondorea Andoni "fenomenuan" musikaz girotua izanen da.

 

IGANDEA, UZTAILAK 23

• 11:30ean Pilotari txikien arteko pilota-partidak.

• 12:00etan Feria eta urteroko tortilla lehiaketa.

• 17:30ean Txokolatada.

• 18:00etan ARNO ganadutegiko aziendak.

 

ASTELEHENA, UZTAILAK 24

• 11:00etan Mural margoketa.

• 17:00etan umeen jolasak.

• 21:00etan norberak ekarritakoarekin herri afaria, Joxe Elortza eta Iñaki Larrañaga trikitilariekin.

 

ASTEARTEA, UZTAILAK 25

SANTIO EGUNA

• 10:00etan meza.

• 12:00etan Arano eta Goizueta arteko ohiko pilota partida. Aranotik: Huizi-Lizeaga. Goizuetatik: Salaberria-Apezetxea.

• 17:30ean herri kirolak. Aizkora apustua: Aizarnako Luis Txapartegi eta Ezkurrako Moises Gogortza, Errezilgo Arria V eta Aranoko Xauxar baserriko Joseba Izetaren kontra.

• 19:00etan bertso saioa: Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Eneko Lazkoz, Jexuxmari Irazu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun