Arantzako txokorik politena aukeratzeko lehiaketa eginen dute bigarren urtez

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 8a, 12:02

Arantzako txokoak argazkian bildu eta lehiaketara aurkezteko aukera zabalik da.

Uztailaren 15era arte aurkez daitezke txokoen argazkiak eta 29ra arte bozkatzeko aukera izanen da

Arantzako udaleko ingurugiro eta turismo batzordeak, bigarren aldiz, herriko txokorik politena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. 
Lehiaketan parte hartu nahi duenak, etxe edo inguruaren argazkia, Dena edo Apezenea janaridendetan utzi beharko du, uztailaren 15a baino lehen.
 Aurkeztutako argazkiak jendaurrean egonen dira uztailaren 29a arte.


 

Nahi duenak bozkatu dezake eta herritar bakoitzak boto bat emateko aukera izanen du. Bi janaridendetan ikusgai izanen dira argazkiak eta botoa emateko ere, aukera izanen da.


Boto gehien biltzen dituztenentzat sariak izanen dira. Lehenbiziko saria bi lagunentzako egun bateko logela Arantzako Hotelean eta bigarren saria, Bbi lagunentzako otordua herriko jatetxeren batean. Uztailaren 31ean ebatziko da zein diren irabazleak.

Arantzako udaleko Ingurugiro eta Turismo Batzordetik aipatu dutenez, «lehiaketa honen bidez, agerian utzi nahi dugu gure etxe eta etxe inguruak txukun eta garbi edukitzeak ingurunean onurak dakartzala, ingurugiroarem kalitatea hobetzen duelarik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun