III. Argazki Lehiaketa abian da ERRAN.EUS atarian

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 11a, 15:25

Xabier Erasun elizondarraren 'Bi langile' argazkiak irabazi zuen iaz epaimahaiaren saria.

Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere 

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.

 

Parte hartzeko, 16 urte baino gehiago izan behar da eta Xorroxin irratia eta Ttipi-Ttapa aldizkaria zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi behar da. Gainera, argazkiek ere eskualdean ateratakoak izan behar dute, lekua zehaztuz, eta aurretik ezin dute bertze inon argitaraturik izan. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez daitezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan behar dute. ERRAN.EUSen artxiboan gordeko dira argazkiak eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea.

Epaimahaiaren saria, Haitzalde Landetxean, Mutrikun, 2 lagunendako 2 gau eta 2 gosariko egonaldia izanen da. Erabiltzaileen saria ere izanen da, Nafarroa Oinezeko lotea. Horretarako, ERRAN.EUSeko erabiltzaileek bozkatzeko aukera izanen dute irailaren 12tik 26ra arte. Irabazleak urriaren 5ean jakinaraziko dira ERRAN.EUS atarian eta sari-banaketa urri hasieran izanen da.

Parte-hartzaileen artean ere Donamariako Bentan 2 lagunendako otordua zozketatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun