Larunbata, maiatzak 20



10:00

Eztigintza eta erlezaintza- Hasberriendako hastapenak ikastaroa

Arizkunenea, Elizondo | Ikastaroak

Maiatzaren 20an, 10:00etatik 12:00etara eginen dute Arizkunenean Baztango agroekologia eskola herritarreko bertze ikastaro bat antolatu du Hazitik hoziek: Eztigintza eta erlezaintza- Hasberriendako hastapenak. Maiatzaren 20an, larunbatean Arizkuneneako aretoan, goizeko 10etatik 12etara eginen den ikastaroan Nik gustura paratuko nuke kofoin bat, baina nondik hasi? Zeintzuk dira horretarako gutxiengo baldintzak? moduko galderak eta gehiago ere elkarrekin ikusiko dituzte. 

Eztigintza eta erlezaintza- Hasberriendako hastapenak ikastaroa Arizkunenea

Maiatzaren 20an, 10:00etatik 12:00etara eginen dute Arizkunenean

Baztango agroekologia eskola herritarreko bertze ikastaro bat antolatu du Hazitik hoziek: Eztigintza eta erlezaintza- Hasberriendako hastapenak. Maiatzaren 20an, larunbatean Arizkuneneako aretoan, goizeko 10etatik 12etara eginen den ikastaroan Nik gustura paratuko nuke kofoin bat, baina nondik hasi? Zeintzuk dira horretarako gutxiengo baldintzak? moduko galderak eta gehiago ere elkarrekin ikusiko dituzte. 


10:00

Sahararekiko III. Elkartasun Eguna

Baztan Oronoz-Mugairi | Ospakizunak

Hasana Aaliarekin harrera politikoa, bazkaria eta arratsaldez eta gauez kontzertuak izanen dituzte larunbatean  Sahararekiko elkartasun eguna antolatu du hirugarren urtez Saharaztan taldeak. Maiatzaren 20an eginen da Oronoz-Mugairin eta egun osoko egitarau zabala prestatu dute.

Sahararekiko III. Elkartasun Eguna

Hasana Aaliarekin harrera politikoa, bazkaria eta arratsaldez eta gauez kontzertuak izanen dituzte larunbatean 

Sahararekiko elkartasun eguna antolatu du hirugarren urtez Saharaztan taldeak. Maiatzaren 20an eginen da Oronoz-Mugairin eta egun osoko egitarau zabala prestatu dute.


19:00

Haur-Gazte kantarien VI. Topaketa

Iruritako eliza, Baztan Irurita | Kontzertuak

Josu Elberdinekin tailerra egin duten 130 abeslari espero dituzte elizan larunbat arratsaldeko 7etatik aitzinera  Elizondoko Abesbatzak bere 75. urteurreneko ospakizunetan murgilduta segitzen du. Joan den asteburuan helduen txanda izan baldin bazen, hurrengo honetan gaztetxoena izanen da eta maiatzaren 20an, larunbatean 19:00etan Haur-Gazte Kantarien VI. Topaketa eginen dute Iruritako elizan.

Haur-Gazte kantarien VI. Topaketa Iruritako eliza

Josu Elberdinekin tailerra egin duten 130 abeslari espero dituzte elizan larunbat arratsaldeko 7etatik aitzinera 

Elizondoko Abesbatzak bere 75. urteurreneko ospakizunetan murgilduta segitzen du. Joan den asteburuan helduen txanda izan baldin bazen, hurrengo honetan gaztetxoena izanen da eta maiatzaren 20an, larunbatean 19:00etan Haur-Gazte Kantarien VI. Topaketa eginen dute Iruritako elizan.


20:00

Sutagar 'Antzokietan 2017' Lesakan

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Kontzertuak

Harriondoa Kultur Etxean eskainiko duten emanaldirako sarrerak salgai daude Sutagar taldeak ‘Maitasunari pasioa’ bere azken diska aurkezteko egiten ari den Antzokietan 2017 birako kontzertu bat maiatzaren 20an eskainiko du Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, larunbatean 20:00etan. Sarrerak 18 eurotan salgai daude Lesakako Telletxea estankoan, Legarra eta Xagu liburudendetan eta Zialdo ostatuan.

Sutagar 'Antzokietan 2017' Lesakan Harriondoa Kultur Etxea

Harriondoa Kultur Etxean eskainiko duten emanaldirako sarrerak salgai daude

Sutagar taldeak ‘Maitasunari pasioa’ bere azken diska aurkezteko egiten ari den Antzokietan 2017 birako kontzertu bat maiatzaren 20an eskainiko du Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, larunbatean 20:00etan. Sarrerak 18 eurotan salgai daude Lesakako Telletxea estankoan, Legarra eta Xagu liburudendetan eta Zialdo ostatuan.



10:30
12:00

0-3 urteko haurren Guraso Eskola

Arizkunenea, Elizondo | Ikastaroak

Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik  Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz. 

0-3 urteko haurren Guraso Eskola Arizkunenea

Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik 

Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz. 



13:07
13:30

Berako bestetako egitarauaren azal lehiaketa

Bortziriak Bera | Lehiaketak

Lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 23an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 2a (ortziralea) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere gelditzen ahal da. 

Berako bestetako egitarauaren azal lehiaketa

Lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da

Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 23an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 2a (ortziralea) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere gelditzen ahal da. 



12:56
14:00

Elizondoko Santiago bestetako kartel lehiaketa

Elizondoko Herriko Etxea, Baztan Elizondo | Lehiaketak

Lanak ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2017 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Elizondoko Santiago bestetako kartel lehiaketa Elizondoko Herriko Etxea

Lanak ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian

Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2017 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira.


13:04
20:00

Berroeta-Abartan-Saioa mendi lasterketa izen ematea

Baztan Berroeta | Lehiaketak

Parte hartzeko izen ematea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da Berroeta-Abartan-Saioa mendi lasterketa antolatu du lehen aldiz Berroetako herriak, Baztango Udalaren eta Basaburua Kirol Taldearen laguntzaz ekainaren 18an. Izen emateko epea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da.

Berroeta-Abartan-Saioa mendi lasterketa izen ematea

Parte hartzeko izen ematea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da

Berroeta-Abartan-Saioa mendi lasterketa antolatu du lehen aldiz Berroetako herriak, Baztango Udalaren eta Basaburua Kirol Taldearen laguntzaz ekainaren 18an. Izen emateko epea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da.


18:00
13:30

Isidoro Fagoagari buruzko erakusketa

Berako Kultur Etxea, Bera | Erakusketak

Apirilaren 21etik maiatzaren 1era erakusketa zabalduko da Berako Kultur Etxean Isidoro Fagoaga, bada tenorea! izenburupean urte osorako zenbait ekitaldi prestatu dituzte Beran. Apirilaren 21etik maiatzaren 21era Isidoro Fagoagaren ibilbidea biltzen duen erakusketa irekiko da Kultur Etxean (ortzegunetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 11:30etik 13:30era). Inaugurazio ekitaldia apirilaren 21ean, ortziralean 18:00etan eginen dute eta ondotik, 19:30ean, Kabarna otxoteak kontzertua eskainiko du.

Isidoro Fagoagari buruzko erakusketa Berako Kultur Etxea

Apirilaren 21etik maiatzaren 1era erakusketa zabalduko da Berako Kultur Etxean

Isidoro Fagoaga, bada tenorea! izenburupean urte osorako zenbait ekitaldi prestatu dituzte Beran. Apirilaren 21etik maiatzaren 21era Isidoro Fagoagaren ibilbidea biltzen duen erakusketa irekiko da Kultur Etxean (ortzegunetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 11:30etik 13:30era). Inaugurazio ekitaldia apirilaren 21ean, ortziralean 18:00etan eginen dute eta ondotik, 19:30ean, Kabarna otxoteak kontzertua eskainiko du.



11:04
19:30

Etxalarko bestetako kartel eta azal lehiaketa

Bortziriak Etxalar | Lehiaketak

Maiatzaren 31 bitarte aurkez daitezke lanak Kultur Etxean Etxalarko Kultura Batzordeak, bestetako azal eta kartel lehiaketa deialdia zabaldu du lehen aldiz. Edonork parte har dezake, bakoitzak nahi bertze lan aurkeztuz. Kartelak A3 tamainan inprimatuta aurkeztu beharko dira eta baita formatu digitalean  ere, 300eko erresoluzioarekin eta bertikalean, edo kartulina edo paper lodian. Azalak berriz, paper lodi edo kartulinan A4 neurrian aurkeztu behar dira eta marrazki edo argazkiak erabilita, diseinu bertikala osatu beharko da. 

Etxalarko bestetako kartel eta azal lehiaketa

Maiatzaren 31 bitarte aurkez daitezke lanak Kultur Etxean

Etxalarko Kultura Batzordeak, bestetako azal eta kartel lehiaketa deialdia zabaldu du lehen aldiz. Edonork parte har dezake, bakoitzak nahi bertze lan aurkeztuz. Kartelak A3 tamainan inprimatuta aurkeztu beharko dira eta baita formatu digitalean  ere, 300eko erresoluzioarekin eta bertikalean, edo kartulina edo paper lodian. Azalak berriz, paper lodi edo kartulinan A4 neurrian aurkeztu behar dira eta marrazki edo argazkiak erabilita, diseinu bertikala osatu beharko da. 



23:00
19:00

Leitzako 40. Kultur Aroa

Leitzaldea Leitza | Ospakizunak

Maiatzaren 12tik ekainaren 17ra antolatu dute Leitzako kultur taldeak auzolanean Datozen asteetan kulturaz gozatu nahi duenak izanen du aukera, Leitzako 40. urtez Kultur Aroa antolatu baita. 1978. urtean hasi ziren herrian kultur astea antolatzen ikastolaren inguruan zebiltzan irakasle eta guraso batzuk eta geroztik herritar asko aritu dira Lei­tzako Kultur Taldean, auzolanean, kultur ekimenak antolatzen. Maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 17ra arte luzatuko da Kultur Aroa eta ohikoa denez, hitzaldiak, musika, erakusketak, liburu aurkezpenak... denetarik izanen da. 

Leitzako 40. Kultur Aroa

Maiatzaren 12tik ekainaren 17ra antolatu dute Leitzako kultur taldeak auzolanean

Datozen asteetan kulturaz gozatu nahi duenak izanen du aukera, Leitzako 40. urtez Kultur Aroa antolatu baita. 1978. urtean hasi ziren herrian kultur astea antolatzen ikastolaren inguruan zebiltzan irakasle eta guraso batzuk eta geroztik herritar asko aritu dira Lei­tzako Kultur Taldean, auzolanean, kultur ekimenak antolatzen. Maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 17ra arte luzatuko da Kultur Aroa eta ohikoa denez, hitzaldiak, musika, erakusketak, liburu aurkezpenak... denetarik izanen da. 



08:48
23:59

Arantza Rock kartel lehiaketa

Bortziriak Arantza | Lehiaketak

Abuztuaren 19an ospatuko den jaialdia iragartzeko lanak ekainaren 4eko gauerdia baino lehen aurkeztu behar dira  Arantzako Gazte Asanblada urteko bere ekitaldi nagusienetako bat antolatzen ari da. Arantza Rock abuztuaren 19an izanen da eta eguna iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lanak aurkezteko epea, ekainaren 4ko 23:59 arte irekia dago.

Arantza Rock kartel lehiaketa

Abuztuaren 19an ospatuko den jaialdia iragartzeko lanak ekainaren 4eko gauerdia baino lehen aurkeztu behar dira 

Arantzako Gazte Asanblada urteko bere ekitaldi nagusienetako bat antolatzen ari da. Arantza Rock abuztuaren 19an izanen da eta eguna iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lanak aurkezteko epea, ekainaren 4ko 23:59 arte irekia dago.


19:00
21:00

Pilar Alcolearen margolanak Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Arizkunenea Kultur Etxean, astelehenetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara Pilar Alcolea margolariaren pintura erakusketa ikusgai izanen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean maiatzaren 16tik 31ra. Astelehenetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara ikusteko modua izanen da.

Pilar Alcolearen margolanak Arizkunenean Arizkunenea

Arizkunenea Kultur Etxean, astelehenetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara

Pilar Alcolea margolariaren pintura erakusketa ikusgai izanen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean maiatzaren 16tik 31ra. Astelehenetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara ikusteko modua izanen da.



18:00
20:00

Artea Oinez Lesakan

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Erakusketak

Ortziralean 18:00etan eginen da inaugurazio ekitaldia, eta Max sarietarako dantzari bakarlari gisa hautagai den Martxel Rodriguez dantzariak, Tantirumairu ikastolako ikasle ohiak pieza bat eskainiko du Belaunaldi ezberdinetako punta-puntako 70 artista inguru elkartu ditu aurtengo Nafarroa Oinezen Artea Oinez ekimenak. Izan ere, 60ko hamarkadan Gaur taldeko kide ziren Nestor Basterretxea, Jose Antonio Sistiaga edo Jose Luis Zumetaren lanetatik hasi eta gaur egungo euskal artista berrienetarainoko ibilbide oparoa egiten du erakusketak. Horien artean anitz dira izen ezagunak. 

Artea Oinez Lesakan Harriondoa Kultur Etxea

Ortziralean 18:00etan eginen da inaugurazio ekitaldia, eta Max sarietarako dantzari bakarlari gisa hautagai den Martxel Rodriguez dantzariak, Tantirumairu ikastolako ikasle ohiak pieza bat eskainiko du

Belaunaldi ezberdinetako punta-puntako 70 artista inguru elkartu ditu aurtengo Nafarroa Oinezen Artea Oinez ekimenak. Izan ere, 60ko hamarkadan Gaur taldeko kide ziren Nestor Basterretxea, Jose Antonio Sistiaga edo Jose Luis Zumetaren lanetatik hasi eta gaur egungo euskal artista berrienetarainoko ibilbide oparoa egiten du erakusketak. Horien artean anitz dira izen ezagunak. 



10:00
19:00

Francine Bonnefis-en marrazkiak ikusgai izanen dira Saran maiatzaren 20tik ekainaren 5era

Sarako Axuri'Arte galeria, Xareta Sara | Erakusketak

Axuri’arte galeria egunero idekia izanen da goiz eta arratsaldez Maiatzaren 20tik ekainaren 5era, Axuri’arte galerian Francine Bonnefis-en arkatzezko marrazkiak erakusgai izanen dira. Galeria egunero idekia da goizeko 10etatik eguerdi arte eta arratsaldean 3,30etatik 7ak arte.

Francine Bonnefis-en marrazkiak ikusgai izanen dira Saran maiatzaren 20tik ekainaren 5era Sarako Axuri'Arte galeria

Axuri’arte galeria egunero idekia izanen da goiz eta arratsaldez

Maiatzaren 20tik ekainaren 5era, Axuri’arte galerian Francine Bonnefis-en arkatzezko marrazkiak erakusgai izanen dira. Galeria egunero idekia da goizeko 10etatik eguerdi arte eta arratsaldean 3,30etatik 7ak arte.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»