erran.eus

‘Isidoro Fagoaga, bada tenorea!’ egitarauko lehen ekitaldiak prest

  Kultura  Bortziriak  Bera

Apirilaren 21etik maiatzaren 1era erakusketa zabalduko da Berako Kultur Etxean

Isidoro Fagoaga, bada tenorea! izenburupean urte osorako zenbait ekitaldi prestatu dituzte Beran. Apirilaren 21etik maiatzaren 21era Isidoro Fagoagaren ibilbidea biltzen duen erakusketa irekiko da Kultur Etxean (ortzegunetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 11:30etik 13:30era). Inaugurazio ekitaldia apirilaren 21ean, ortziralean 18:00etan eginen dute eta ondotik, 19:30ean, Kabarna otxoteak kontzertua eskainiko du.

‘Isidoro Fagoaga, bada tenorea!’ egitarauko lehen ekitaldiak prest
Isidoro Fagoaga tenorea, 'Amaya' operan Teodosio Goñi interpretatzen. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Isidoro Fagoagak hil aitzinetik kutxetan sartutako bere materialaren hainbat ale paratuko dira erakusgai, gehien-gehienak lehenbiziko aldiz: argazkiak, kontzertuetako kartelak, gutun pertsonalak (Oteizarekin, Barandiaranekin, Martin Ugalderekin…), postalak, operetan erabilitako jantziak eta osagarriak, liburuak…

Inaugurazio egunean berean, 19:30ean, Karnaba otxoteak kontzertua emanen du kultur etxean. Karnaba otxotea Errenterian sortu zen 2009an, Eguzkilore kamera-abesbatzako hainbat kidek osatua. Euskal Herrian zein kanpoan (Katalunia, Frantzia, Espainia, Flandria, Belgika…) kontzertu ugari emandakoa da. Iaz, 2016an, Kanboko otxoteen sari berezia eta publikoaren sariak irabazi zituen.

Apirilaren 28an, ortziralean 19:00etan, Isidoro Fagoaga, idazle eta kantari beratarra solasaldia eskainiko du German Ereña ikerlariak. Hain zuzen, Ereñaren laguntza eskertu dute antolatzaileek.

Omenaldi nagusia, nolanahi ere, maiatzaren 6an, 12:30ean eginen zaio, Abesbatzaren, Bandaren eta Gure Txokoako dantzarien eskutik. Illekuetako Agramontean, bere sortetxean, oroit-plaka bat ere paratuko da.

2017/04/21 - 2017/05/21

Berako Kultur Etxea | Bera

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa