Mundu interesgarri honetan estreinuz sartu nahi den edonori zuzenduta egitarau zabala prestatu dute: Morfologia (Erleen ezaugarri fisiologikoak), Haziera zikloa (Erleen bizi-zikloa), Bertako espeziea (Bertan dugun erle-espeziaren ezaugarriak), Bizkarroia eta harraparia (Erleen izurrite eta etsaiak), Ekipamendua eta lanabesak (Lanerako gutxiengo tresnak); Kofoinak, modelo anitzak; Nondik hasi: Kokapena (Kofoina non paratu), Ama berria (Hasteko beharrezko erregina nola lortu), Nukleoa, zer den (Ama lortzeko modu anitzetako bat hau da), Zer da zer (Gure kofoinean topa ditzakegun aldaerak), Noiz zer egin (Urteko eginbeharrak).
Izen-ematea: hazitikhozie@gmail.com