erran.eus

Ekitaldiz gainezka heldu da Leitzako Kultur Aroaren 40. Edizioa

  Kultura  Leitzaldea  Leitza

Maiatzaren 12tik ekainaren 17ra antolatu dute Leitzako kultur taldeak auzolanean

Datozen asteetan kulturaz gozatu nahi duenak izanen du aukera, Leitzako 40. urtez Kultur Aroa antolatu baita. 1978. urtean hasi ziren herrian kultur astea antolatzen ikastolaren inguruan zebiltzan irakasle eta guraso batzuk eta geroztik herritar asko aritu dira Lei­tzako Kultur Taldean, auzolanean, kultur ekimenak antolatzen. Maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 17ra arte luzatuko da Kultur Aroa eta ohikoa denez, hitzaldiak, musika, erakusketak, liburu aurkezpenak... denetarik izanen da. 

Ekitaldiz gainezka heldu da Leitzako Kultur Aroaren 40. Edizioa
Katez musika taldeak kontzertua eskainiko du ostiral gauean Atekabeltzen | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Kultur Aroari hasiera emateko maiatzaren 12an herriko Katez taldeak kontzertua eskainiko du, ostiralean 23:00etan Atekabeltzen.

Maiatzaren 13an, Ameli ipuinen jostunak ‘Lehenengo aldia’ kontatuko du larunbatean 19:30ean karrapean.

Maiatzaren 14an Nafarroako esku-pilota izanen da protagonista zineman eginen duten ekitaldian, Olatz Abrusketaren ‘Pelota II’ dokumentala eskainiko baitute larunbatean 18:00etan.

Maiatzaren 15ean, astelehenean 19:00etan zineman Andoni Urbistondoren Annapurna bistare bistare dokumentala eskainiko dute.

Maiatzaren 16an, Haritz Otazuk Nafarroako Lehen Konstituzioa liburuaren aurkezpena egingo du , asteartean 19:00etan Batzar Aretoan.

Maiatzaren 17an, asteazkena, 18:00etatik aurrera zineman Funky eta Hip Hop erakustaldia eskainiko dute Bakartxo Akademiako ikasleek.

Maiatzaren 18an, ostegunean 19:00etan Gure Esku dago hitzaldia eskainiko dute.

Maiatzaren 19an Ekuadorko Kichwa dantzak eta musika izanen dira, ostiralean 18:30ean plazan. Gauean berriz, 22:30ean Atekabeltzen film labur lehiaketa.

Maiatzaren 20an, larunbatean 08:00etan plazatik abiatuta mendi irteera antolatu dute eta iluntzean antzerkirako aukera 20:00etan zineman Atte hil aurretik antzezlana taularatuko baitute.

Maiatzaren 21ean, igandean, Gure Esko dago eskualdeko festa izanen da.

Maiatzaren 23an Karmelo Landak, Gernikako bonbardaketari buruzko hitzaldia eskainiko du, asteartean 19:00etan Aurreran, 80 urte bete direnean.

Maiatzaren 24an, toki eta ordu berean Bioenergiaz ariko da solasean Teresa  Martinez psikologoa.

Maiatzaren 25ean, Eskola Jantokiak eta inguruko garapena hitzaldia antolatu dute 19:00etan jangelan.

Maiatzaren 26an Leitza argazki zaharretan liburuaren aurkeztuko dute 19:00etan Udaletxean, segidan elkartasun ekintza izanen da Lopenean eta Peritzan 22:30etik aurrera gau musikatua, Jeiki abesbatzarekin.

Maiatzaren 28an, XXXIX. Eskulangintza Azokak hartuko du plaza 10:00etatik aurrera. Eta maiatzeko ekitaldiekin bukatzeko, maiatzaren 30ean Sarrio lantegiari buruzko grabazioak 19:00etan plazan eta maiatzaren 31n, Nafarroako memoriaguneen inguruan ariko dira Nabarraldeko kideak 19:30ean Aurreran.

 

Garagarrilean ere ekitaldi ugari

Garagarrilean ere segida izanen du Kultur Aroak. Hilaren 2an, ostiralean, musika emanaldia eskainiko du Aralar Musika Eskolak zineman eta Anarik kontzertua 22:30ean Atekabeltzen.

Ekainaren 3an, Euskal Herriko Mendi Erronka lasterketa eginen da.

Ekainaren 8an, ostegunean 19:00etan Jubi tabernan ‘Relatos eróticos escritos por sexólogos’ liburuaren aurkezpena eginen dute Itxaso Torregrosak, Irune Iturbidek eta Goreti Etxeparek.

Ekainaren 10ean, IX. Sagardo Eguna ospatuko da eta ekainaren 17an, azkenik, ‘Telesforo ez da Bogart’ antzezlana eskainiko du Iduzkilore taldeak 19:00tan zineman.

2017/05/12 - 2017/06/17

Leitzaldea Leitza

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa