Sahararekiko 3. Elkartasun Eguna ospatuko dute maiatzaren 20an Oronoz Mugairin

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 16a, 07:20
Hasana Aalia izanen da larunbat goizeko irekiera ekitaldian.

Hasana Aaliarekin harrera politikoa, bazkaria eta arratsaldez eta gauez kontzertuak izanen dituzte larunbatean 

Sahararekiko elkartasun eguna antolatu du hirugarren urtez Saharaztan taldeak. Maiatzaren 20an eginen da Oronoz-Mugairin eta egun osoko egitarau zabala prestatu dute.

 

10:00etan kalejira trikitilariekin.

11:00etan irekiera eta harrera politikoa frontoian, Hasana Aaliarekin. Jaiman te dastaketa, pintxoak, musika eta haur jolasak ere izanen dira.

14:30ean bazkaria. (Txartelako salgai daude 6 eurotan). Menuan kuskusa edo paella, kafea eta bizkotxoa izanen da eta ondotik, kantuan aritzeko aukera.

17:00etan musika kontzertuak eskainiko dituzte Trikidantz, Txarros Txilapastrosos eta La Chula potra taldeek. Sarrera 6 euro kobratuko da. Bokatak (bejetalak ere) izanen dira, 4 eurotan.

21:00etatik aitzinera kontzertuak eskainiko dituzte Ufestuek, Utopia, Azken Trena, Katez, Kalera, Lur J eta Tirri&Tery taldeek. Tarteetan batukada izanen da eta gan-torri autobus zerbitzua ere izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun