Goizeder Belzak irabazi du Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketa

Mendialdea

Etxarri Aranazkoarekin batera, txapeldun orde izan zen Arostegiko Xuban Kañamaresek lortu du lehen mailara igotzea

Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatu zen azaroaren 10ean Aldatzen. Etxarri Aranazko Goizeder Belza suertatu zen txapeldun eta lehia estua izan zuen Arotegiko Xuban Kañamaresekin. Azkenean lau segundoko aldea bertzerik ez zen izan bien artean. Biek lortu dute lehen mailara igotzea

Errigorako saskiak osatu dituzte auzolanean

Mendialdea

Nafarroa hegoaldeko zein Euskal Herriko hamaika txokotako dozenaka lagun bildu ziren igandean Ablitasen, auzolanean, Errigorako milaka saski osatzeko. Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka goiburupean zazpigarren kanpaina dute aurtengoa. Orain arte, 1.000.000 euro bideratu dituzte Nafarroako hegoaldean euskara sustatu eta euskararen aldeko jarrerak indartzeko.