Bederatzi azoka eta jarduera osagarri
Cederna Garalur elkarteak osatu duten egutegiaren berri eman du:
- Apirilak 21: Arribe (Araitz) + Artzainen usadioa
- Maiatzak 12: Gorriti (Larraun) + latxa arrazan hazteko aharien III. Enkantea Nazionala
- Ekainak 8: Goizueta + Talo Eguna
- Ekainak 30: Latasa (Imotz) + IX. Senden Eguna
- Irailak 1: Lekunberri + Nekazarien eguna
- Irailak 8: Leitza + XVIII. Talo eguna
- Urriak 13: Areso + Erakusketa “Aresoko baserriak”.
- Azaroak 3: Jauntsarats (Basaburua) + Gaztaina eguna
- Abenduak 1: Betelu + udalerriko adinekoei omenaldia
Azoka guztiak igandean izanen dira, 11:00etatik 14:30era. Goizuetakoa izanen da larunbatean eginen duten bakarra.
Ekitaldiaren antolaketa lanetan Mendialdeko 10 udalek parte hartzen dute (Araitz, Arano, Areso, Basaburua, Betelu, Imotz, Goizueta, Larraun, Leitza eta Lekunberri), Cederna Garalur eta Plazaola Partzuergo Turistikoaren koordinazio teknikoarekin, eta Mendialdeko baserritarren elkartearen (HABELARTE) eta tokiko kontsumo taldeen (Araizko Zaporeak, LeitzEKO eta Bertatik Bertara Dinamika) laguntzarekin.
Artzainen usadioa Araitzen
Igandean Arriben eginen duten Mendialdeko azoka ibiltaria baliatuta, ardien kalparra mozteko antzinako modua, baita lortutako artiletik haria nola egiten den ere erakutsiko dute. 12:00etatik aurrera izanen da erakustaldia, Arribeko plazan. Goiz osoan zehar, 21 artisau postuk euren produkturik onenak eskainiko dituzte.