Urriaren 18an, dokumental emanaldia eta urriaren 19an, Elkartasun Eguna antolatu ditu 2zi elkarteak
Larunbatean 10:30etik 12:00etara eginen dute irteera eta txartelak asteazkenera bitarte eskura daitezke
Urriaren 19an, egun osoko egitaraua dute prest, 'Autogestioa saretu, etorkizuna okupatu' lelopean.
Sarean Euskaraz ekimenaren barrenean, hainbat ikastaro eginen dituzte urrian eta azaroan Nafarroako hainbat lekutan. Eskualdeko lehen saioa Beran izanen da, larunbatean, urriaren 19an. Oier Fuentes irakasle dutela, mugikorreko kamerari probetxua ateratzen ikasiko dute ikastaroan. Ikastaroa debalde izanen da eta bi orduko iraupena izanen du, 11:00etatik 13:00etarakoa. Hori bai, aitzinetik izena eman beharko da galdetegi hau betez.
Baztan-Bidasoko gazte feministak saretzeko asmoz, bigarrenez topaketak eginen dituzte urriaren 19an. Lehen edizioa Elizondon egin zuten iazko udan, eta udazkenera pasata, aurten Lesakan elkartuko dira larunbat honetan.
Baztan-Bidasoko gazte feministak saretzeko asmoz, bigarrenez topaketak eginen dituzte urriaren 19an. Lehen edizioa Elizondon egin zuten iazko udan, eta udazkenera pasata, aurten Lesakan elkartuko dira.
Koxkontan eginen den bazkarirako txartelak urriaren 1etik 12ra eskura daitezke Telletxea estankoan eta Izarra okindegian, 55 eurotan
Koxkontan eginen den bazkarirako txartelak urriaren 1etik 12ra eskura daitezke Telletxea estankoan eta Izarra okindegian, 55 eurotan
Kantu zaharren eguna antolatu dute lehen aldiz Lesakan, musikarekin eta kantuarekin harreman zuzena duten zenbait lagunek. Urriaren 19an izanen da.
Mirari Martiarenaren eta Idoia Torregarairen azken lana Legasan izanen da ikusgai larunbat honetan, urriaren 19an.
Umorea izanen da protagonista Beran larunbat honetan, Jon Plazaola umoregile urretxuarrak bere azken bakarrizketa aurkeztuko du 19:00etan Kultur Etxean: 'Tutum Platz'.
‘Coups de couer’ (euskaraz Bihozkadak) izeneko margo erakusketa urriaren 31ra arte izanen da zabalik. Erratzun bizi den katalanak olio pinturako 32 obra bildu ditu Bertizko Natur Parkean ireki duen erakusketan, horietatik 19 inoiz argitaratu gabekoak.
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera artean dauden lesakarrek parte hartu ahal izanen dute eta lanak azaroaren 15a baino lehen aurkeztu ahal izanen dira
Euskal pilotaren antzinako irudiak erakusten dituen argazki erakusketa ttikia ireki dute gaur Arizkunenean, urriaren 31ra arte. Nafarroako Artxibo Nagusitik ateratako Carlos Amaten 12 argazki erakusten ditu, 1920an Elizondon, Lekarozen eta Donezteben egindakoak. Kultur Etxeko lehenbiziko solairuan dago ikusgai, astelehenetik ortziralera, 16:30etik 20:00etara.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da gai librean eta 350 eurokoa kirol argazki onenarendako
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da gai librean eta 350 eurokoa kirol argazki onenarendako
Larunbatean mus eta patata tortilla txapelketak jokatuko dituzte eta igande arratsaldean musika izanen da herrian
Urriaren 30ean, berriz, Mugako ahotsak:kontrabandoaren testigantzak dokumentala proiektatuko dute kultur etxean