'Argazkilaritza mugikorrean' ikastaroa eginen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 15a, 14:30

Ikastaroa debalde izanen da eta Oier Fuentesek gidatuko du.

Sarean Euskaraz ekimenaren barrenean, hainbat ikastaro eginen dituzte urrian eta azaroan Nafarroako hainbat lekutan. Eskualdeko lehen saioa Beran izanen da, larunbatean, urriaren 19an. Oier Fuentes irakasle dutela, mugikorreko kamerari probetxua ateratzen ikasiko dute ikastaroan. Ikastaroa debalde izanen da eta bi orduko iraupena izanen du, 11:00etatik 13:00etarakoa. Hori bai, aitzinetik izena eman beharko da galdetegi hau betez. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun