Jon Plazaolaren 'Tutum Platz' bakarrizketaz gozatzeko aukera izanen da larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 17a, 09:00

19:00etan izanen da bakarrizketa euskaraz eta sarrerak dagoeneko salgai daude.

Umorea izanen da protagonista Beran larunbat honetan, Jon Plazaola umoregile urretxuarrak bere azken bakarrizketa aurkeztuko du 19:00etan Kultur Etxean: 'Tutum Platz'.

Stand up estiloko bakarrizketa izanen da larunbatekoa, izan ere, 23 urtez lanean aritu ondotik, berriz ere bere hasierako estilora itzuli da Plazaola. Entzuleek, beraz, « 23 urteren ondotik jakintsuagoa, zaharragoa edo kabroiagoa» den ikusten ahalko dute. 

Emanaldiko sarrerek 10 euroko prezioa dute eta dagoeneko erosten ahal dira Berako Udalaren webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun