Itziar Ibarrarentzat eta Karlos Beristainentzat dira 'Tutum Platz' bakarrizketa ikusteko bi sarrerak

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 16a, 11:30

Jon Plazaolaren bakarrizketa 19:00etan hasiko da eta euskaraz izanen da.

TTIPI-TTAPAk bi sarrera zozketatu ditu larunbatean Beran 'Tutum Platz' bakarrizketa ikusteko eta Itziar Ibarra beratarra eta Karlos Beristain arizkundarra izan dira irabazleak. Zorionak!

Larunbatean izanen da Jon Plazaolaren Tutum Platz bakarrizketa Berako Kultur Etxean 19:00etan. Oholtzetan hasi zela 23 urte pasa direnean, berriz ere Stand up formatuko bakarrizketara itzuli da Jon Plazaola. Emanaldirako sarrerek 10 euroko prezioa dute eta hemen erosten ahal dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun