Bakean dagoena bakean utzi eta Luze edo Motz emankizun arrakastatsuen haritik, Ztandap da Mirari Martiarenaren eta Idoia Torregarairen azken lana. Honetan ere generoa hartuko dute umorerako gai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira antiojo moreak jantzita. Legasako eskolako ganbaran egin dute hitzordua, 18:00etan.