Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Ipar Martxa irteera antolatu du urriaren 19an, larunbatean 10:30etik 12:00etara. Irteeraren prezioa 5 eurokoa izanen da (10 euro elkarteko bazkide ez direnentzat) eta txartelak jubilatuen ostatuan erosteko azken eguna urriaren 16a, asteazkena, izanen da.
San Fermin elkartean geldituko dira ibiltariak eta oinetako eta arropa erosoak, motxila eta ipar martxako makilak eraman behar direla jakinarazi dute. Dena den, makilak utziko zaizkio ez duenari