2015ean hasi ginen Baztango Basaburuan gure kuartelaren besta ospatzen, aurten, bigarren aldiz ospatuko da Berroetan irailaren 7an. Bi urteetarik behin egin ohi dugu besta, eta aldiro herriz aldatzen da. 2015ean Berroetan, 2017an Almandozen, 2019an Zigan, eta orain dela bi urte Anizen ospatu ditugu orain artekoak. Argazkia eta testua: Maitane Maritorena.
70 elkarte inguru badira Senperen eta horien aktibitateen berri emanen dute eta izena emateko aukera zabalduko dute larunbat goizean
4x4 autoen bilgunea izanen da larunbatean, irailaren 7an, Arizkun. Ordokiko trialaren XI. edizioa eginen dute eta goizean zein arratsaldean autoen ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen da. Goizeko saioa 10:00etatik 14:00etara izanen da, eta arratsaldekoa, aldiz, 16:00etatik 20:00etara. Izena eman nahi duenak 628 18 18 02 zenbakira deitzen ahal du.
Larunbatean jokatuko dute Berako Matzada futbol zelaian Zelaieta Futbol Txapelketa Solidarioa. Bi helburu ditu txapelketak; alde batetik Berako San Jose zahar etxearentzako diru biltzea, eta aldi berean Berako Genaro eta Unai Zelaieta futbol jokalariak oroitzea.
Larunbat arratsean kontzertuak, igande arratsaldean desfilea eta egunero ekitaldi ugari izanen dituzte
Hondarreko egunean solasaldia eskainiko du Tiburtzio Arraztoa adituak
Ortzirale honetan, irailaren 6an, arratsean, gazteen arteko herri kirol saioarekin eta botako duten txupinazoarekin hasiko dituzte bestak, larunbatean herri bazkaria eta mus txapelketa izanen dituzte eta igandean aizkora apustua eta tortilla lehiaketa. Egunero haurrendako puzgarriak izanen dira plazan.
Pestetarako prest dira Eratsunen ere, eta helburu horrekin, lau eguneko egitaraua prestatu dute. Ostegunetik igandera, irailaren 5etik 8ra ospatuko dituzte.
Deskantsurako tarte handirik hartu gabe, bestak akitu eta guttira, Leokadiako ermita inguruan bilduko dira larunbatean eta igandean legasarrak.