Bestak 2024

Sarako bestak buruilaren 7tik 11ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 5a, 11:00

Igande arratsaldeko desfilea izaten da Sarako bestetan jende gehientsuen mugiarazten duen ekitaldia.

Larunbat arratsean kontzertuak, igande arratsaldean desfilea eta egunero ekitaldi ugari izanen dituzte

«Tradizioa eta berrikuntzak uztartuz» eta besten «arima mantenduz» herritar guztientzako bestak prestatu ditu aurten ere besten komiteak. Buruilaren 7an, larunbatarekin, hasi eta 13an finituko dira eta plazara hurbiltzeko gomita egin dute.

Buruilak 7, larunbata

09:00etan VTT lasterketa, 20 edo 30 kilometroko ibilbideak aukeran. 09:00etatik 19:00etara ball-trap Plaxiden bordan. Kontzertuak plazan: 20:30ean Punttu Kakotx aperitifa hasteko. 22:00etan Kilimak. 00:00etan Esne Beltza. 01:30ean DJ Uzkuluz. 02:00etatik 05:00etara etxera sartzeko autobusak urririk.

Buruilak 8, igandea

Egun osoan karriken alaitzea Danborrada Mariñelak gaiteroekin. 10:00etan meza Hazparneko klikarekin. 10:30ean luzean errebotean senior lehen sailaren finala Luzean eta Iparraldeko selekzioaren artean. 16:00etan Brilili dantza taldea. 16:30ean desfilea herriko plazan, Zuraidarrak taldearekin. Gaiteroak eta erraldoiak, joaldunak, ahate jokoa eta herri kirolak: Inaxio Perurena harri altxatzen, sokatira, lasto altxatzea, ontzi altxatzea eta orga altxatzea. 19:00etan Aire ahizpen kantaldia. 20:30ean Ixtaklok. 22:30ean DJ Jotatxorekin dantzaldia.

Buruilak 9, astelehena

Egun osoan karriken alaitzea gaiteroekin eta txistulariekin. 11:00etan luzean errebotean Ustaritzeko taldeen arteko partida. 13:30ean Olhain ikastolak antolatutako bazkaria lehengo Keinuko aparkalekuan. 16:30ean Interkomite jokoak. 17:30ean esku pilota finalerdiak trinketean. 18:30ean Zazpiak Bat dantza taldearen ikusgarria. 19:30ean plazan, Bostanka Kantuz. 21:00etan Basapiztiak taldeak alaitutako aperitifa.

Buruilak 10, asteartea

Sarako Gazteriaren Eguna

Egun osoan karriken alaitzea gaiteroekin eta txistulariekin. 11:00etan luzean errebotean Spuc eta Noizbait taldeen arteko partida. 16:30ean artzain xakur txapelketa. 18:00etan Joko Garbi finala plazan: Noizbait (Petrissan, Borteyru eta Larronde)/ Zaharrer Segi (Izoco eta Riouspeyrous anaiak). 19:00etan mutxikoak. 20:00etan gaztetxean Jet Set gaua Andoni Ollokiegirekin. 22:00etan dantzaldia Gozategi taldearekin. 00:00etan DJ Bull. Gau guzian Kuxkuxtu txaranga karrikak alaitzen ibiliko da.

Buruilak 11, asteazkena

Egun osoan karriken alaitzea gaiteroekin eta txistulariekin. 09:00etan trinketeko zabaldegian azienda lehiaketa. Sarako laborarientzat 1.700 euroko primak. 10:30ean gaztetxearen ondoko parkean Pontx pailazoa. Euriarekin kiroldegian. 17:00etan plazan esku huska partida. 18:00etan trinketetik abiatuta bertso poteoa, Amets Arzallus eta Haira Aizpuruarekin. 18:30eam trinketean esku pilotako finala. 19:00etan zozketa. 19:30ean Hiruri taldearekin aperitifa. 21:30ean Atzar hadi taldea. 23:00etan su artifizialak. 23:15ean Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun