Urtero bezala, aurten ere Senpereko Elkarteen Forua eginen dute eta hitzordua Larreko kultur gunen iraganen da irailaren 7an, larunbat goizarekin. 70 elkarte inguru badira herrian, dinamikaren sortzaileak, aukera polita da horien aktibitateen deskubritzea, ber denboran askok bere izena eman dezakete, gustuen arabera.