Euskal pilotaren historiari buruzko erakusketa ikusgai izanen da Lesakako Harriondoa kultur etxean irailaren 6tik 17ra. Nafarroako Pilota Jokoen Kultura Elkarteak (NAPIKE) antolatu du erakusketa, Lesakako Arkupe pilotazale elkartearen, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren laguntzarekin.
Irailaren 6tik 17ra, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era ikusgai izanen den erakusketan hainbat pilota-joko modalitatetako materialak ezagutzeko aukera izanen da, antzinako diziplinetatik hasi eta gaur egunera arte. Frontoian pilota partidak ikusteko aukera ere izanen da.
Irailaren 17an Tiburtzio Arraztoaren solasaldia
Erakusketa borobiltzeko, irailaren17an, asteartean 19:00etan, Euskal pilotaren historia zoragarria ezagutu nahi duenak, Tiburtzio Arraztoa adituaren hitzaldia aditzeko aukera izanen du. NAPIKEko kide ez ezik, Tiburtzio Arraztoa Laxoa Elkarteko kide ere bada eta pilotari buruzko hainbat liburu eta gida idatziak ditu. Argiñe Ordoki Urkixo Lesakako udaleko kirol zinegotziak ere parte hartuko du solasaldian.