Irailak 6, ortziralea
19:00etan herri kirolak gazteen artean. 20:30ean bestei hasiera emanen dien txupinazoa plazan. 21:00etan zopak Herriko Ostatuan. 00:30ean hasita Itzal taldearekin erromeria plazan.
Irailak 7, larunbata
09:00etan gosaria herriko elkartean. 11:00etan mus txapelketa herriko elkartean. 14:00ean herri bazkaria plazan. Bakoitzak bere sardexka, labana, koilaratxoa eta edalontzia eraman beharko ditu. Ondoren bertsolariak: Egoitz Gorosterrazu eta Bittori Elizalde. Arratsaldean zehar Agerralderekin dantzaldia. 21:00etan xingar jatea plazan. 22:00etan su artifizialak. 23:00etan Bada Giro taldearekin erromeria plazan. Ondoren Endara DJ.
Irailak 8, igandea
11:00etan meza nagusia elizan. Ondoren luntxa Herriko Ostatuan. 13:00etan aizkora apustua eta harri jasotzea. Aizkoran, Oier Kañamares eta Joxean Etxeberria. Harria jasotzen, Aimar Galarraga. 17:00etan haurrendako jokoak plazan. 18:30ean Beñat eta Fernandorekin dantzaldia plazan. 20:00etan tortilla lehiaketa herriko elkartean. Ondoren, xingar jatea plazan. Ondoren, bestei amaiera emanen zaie.