Heldu den astelehenean, hilaren 20an, Luisa Etxenike idazle donostiarrak literatura tailerra emanen du Donezteben. Zehazki, literatura begirada feministatik aztertzen ariko dira gaztelaniaz. Tailerra 18:00etan hasi eta 20:00etan bukatuko da eta Doneztebeko liburutegian emanen dute.
Aurkeztutako lanekin otsailaren 3tik 8ra erakusketa eginen dute liburutegian eta 250 euroko saria izanen du irabazleak
Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean eginen du aurkezpena eta zenbait solasaldi ere izanen dira egunotan Patxi Araujo artistak Iruñeko Topaketak 2024rako sortu duen La distribución del caos arte instalazioa egonen da ikusgai azaroaren 27tik urtarrilaren 31ra Lesakako liburutegian. Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean, egitekoa du aurkezpena eta solasaldia.