Zelaieta Futbol Txapelketa Solidarioa jokatuko dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 4a, 10:00

Larunbatean jokatuko dute Berako Matzada futbol zelaian Zelaieta Futbol Txapelketa Solidarioa. Bi helburu ditu txapelketak; alde batetik Berako San Jose zahar etxearentzako diru biltzea, eta aldi berean Berako  Genaro eta Unai Zelaieta  futbol jokalariak oroitzea.

Infantil mailako taldeek hartuko dute parte, eta Osasuna, Reala eta Baztan-Bidasoko hainbat taldetako jokalariekin osaturiko selekzioa ariko dira nor baino nor. Berako Matzadan futbol zelaian izanen dira partida eta 16:15ean hasita jokatuko dituzte.

Ekitaldian lotutako diru guztia Berako San Jose egoitzarentzako izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun