Landazelaietako parke berriaz aritzeko itzulera saioa antolatu du Lesakako udalak urtarrilaren 24an, ortziralean 18:00etan, Koskontako Bidea 7ko udal aretoan. Zehazki, Zahar Etxearen gibeleko aldean parke berri bat egiteko asmoa du udalak eta urriaren 18an egindako saio irekiaren ondotik, proiektuaren irismena eta hurrengo pausuak kontatu nahi dizkiete herritarrei. Horregatik, ortzirale honetako bilerara joan eta parte hartzeko deia egin du udalak. Urtarrilaren 24an, ortziralean 18:00etan izanen da bilera udalaren erabilera anitzeko aretoan (Koskontako Bidea 7, 2.)
Aurkeztutako lanekin otsailaren 3tik 8ra erakusketa eginen dute liburutegian eta 250 euroko saria izanen du irabazleak
Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean eginen du aurkezpena eta zenbait solasaldi ere izanen dira egunotan Patxi Araujo artistak Iruñeko Topaketak 2024rako sortu duen La distribución del caos arte instalazioa egonen da ikusgai azaroaren 27tik urtarrilaren 31ra Lesakako liburutegian. Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean, egitekoa du aurkezpena eta solasaldia.