Ordokiko 4x4 trialaren hamaikagarren edizioa eginen dute larunbat honetan

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 3a, 10:00

Aurten XI. aldiz eginen dute Ordokiko triala. Irudian, parte hartzaile bat 2022ko edizioan.

4x4 autoen bilgunea izanen da larunbatean, irailaren 7an, Arizkun. Ordokiko trialaren XI. edizioa eginen dute eta goizean zein arratsaldean autoen ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen da. Goizeko saioa 10:00etatik 14:00etara izanen da, eta arratsaldekoa, aldiz, 16:00etatik 20:00etara. Izena eman nahi duenak 628 18 18 02 zenbakira deitzen ahal du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun