Bestak 2024

Legasako Leokadia ermitan bestak ospatuko dituzte asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2024ko irailaren 5a

Igandean ermitaren inguruan bazkaria izanen dute.

Deskantsurako tarte handirik hartu gabe, bestak akitu eta guttira, Leokadiako ermita inguruan bilduko dira larunbatean eta igandean legasarrak.

Larunbatean, irailaren 7an, 20:00etan txupinazoa botako dute eta ondotik ezkilak joko dituzte. 21:00etan zopak banatuko dituzte.

Igandean, irailaren 8an, berriz elkartuko dira. 12:00etan meza izanen dute ermitan, eta 13:00etan mahaiaren bueltan bazkaltzeko bilduko dira. Arratsaldean, 17:00etatik 21:00etara, Jalisko eta Jontxu DJekin musika izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun