Bestak 2024

Eratsungo pestak irailaren 5etik 8ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 3a, 09:00

Larunbat arratsaldean mariatxiak izanen dituzte aurten ere Eratsungo pestetan.

Pestetarako prest dira Eratsunen ere, eta helburu horrekin, lau eguneko egitaraua prestatu dute. Ostegunetik igandera, irailaren 5etik 8ra ospatuko dituzte.

Irailak 5, osteguna

  • 20:00etan pestei hasiera emateko txupinazoa.
  • 21:00etan zopak jatea.
  • 00:30ean dantzaldia Beñat Mitxelenarekin.

 

Irailak 6, ostirala

  • 12:00etan aizkora eta arpana apustu mistoak. Aizkora apustua mutilak: Julen Alberdi Txikia IV.a eta Oier Kañamares, Iker Vicenteren eta Xuban Kañamaresen kontra. Aizkora apustua neskak: Bea Tanco, Maika Ariztegiren kontra. Arpana mistoa: Bea Tanco eta Oier Kañamares, Maika Ariztegiren eta Xuban Kañamaresen kontra.
  • 15:00etan mus txapelketa.
  • 17:00etan herriko frontenis txapelketaren finala.
  • 18:30ean Etxez-etxe txarangarekin kalejira.
  • Arratsaldez eta gauez musika DJ J&Jrekin.

 

Joan den urteko mus txapelketako finalistak, sari banaketaren ondotik.

 

Irailak 7, larunbata

  • 10:00etatik 13:00etara joko tradizionalak.
  • 14:00etan herri bazkaria.
  • 17:30ean Los Cazahuates mariatxiak.
  • 19:00etan dantzaldia Beñat Mitxelenarekin.
  • 00:30ean Iratzar taldearen emanaldia.

 

Irailak 8, igandea

  • 10:30ean dianak txistulariekin.
  • 11:00etan meza.
  • 12:00etan Leitzako eta Doneztebeko dantzariak.
  • 14:00etan tortilla lehiaketa eta, ondoren, paellarekin batera, bazkaria.
  • 17:30ean esku pilota partidak: Iraide Iriarte eta Janitz Irigoien, Irati Altxuren eta Dunixe Alberroren kontra. Goiuri Zabaleta eta Oies Eskudero, Leire Oskozen eta Mattin Oiaregiren kontra. Azken partidan, buruz buru, Beñat Apezetxea, Eñaut Lizeagaren kontra.
  • 19:30ean pestei amaiera emateko luntxa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun