Bertze urte batez Mendiaren Eguna antolatu du Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak. Mendi irteera, poteoa, bazkaria, eta Alex Txikonen dokumentalaren emanaldia izanen dituzte igandean, azaroaren 26an.
Bertze urte batez Mendiaren Eguna antolatu du Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak. Mendi irteera, poteoa, bazkaria, eta Alex Txikonen dokumentalaren emanaldia izanen dituzte.
Baratxarte auzoko kaperan meza izanen dute eta ondotik aperitifa, tripotxak eta guzi Hilabeteko azken igandean, azaroaren 26an, Santa Katalina bestak ospatuko dituzte Sarako Baratxarte auzoan. Igandean, 10:30ean, egin dute hitzordua; ordu horretan meza izanen dute kaperan eta ondotik, eguerdian, aperitifa eskainiko dute hurbiltzen diren guztientzako Baratxarteko ostatuaren aitzinean, estofazko lehor azpian.
Azaroaren 25aren harira, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileak izanen dira igandean Legasan, 'Luze edo Motz' binakako bakarrizketa aurkezten. Emanaldia igandean, azaroaren 26an, izanen da 17:00etan Legasako eskolako ganbaran.
Mairu Antzerki tailerrak Lesakako udalaren eta Arrano elkartearen laguntzaz antolatutako Keinu Leihoak Antzerki zikloaren hemeretzigarren edizioa egunotan eginen dute Lesakan. Mairu antzerki tailerretik diotenez, «azaroarekin batera iluntzen dira arratsaldeak, hozten dira egunak, eta hegazti migratzaileak gure gainetik pasatzen diren heinean, epeletara biltzeko gogoak nagusitzen dira gure baitan. Aurtengoan ere, gurekin biltzeko gonbita luzatu nahi dugu. Horretarako gure artean izanen ditugu, noizean behin, mendebaldetik etorrita, sukaldeko leihoan bixitan agertzen zaizkigun txantxangorriak, eta bertako lertxun saldoa, Led Silhouetten gidaritzapean, bidaia ezezagun batean abiatuko dena. Animatuko al zarete gurekin hegan egitera?».
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Baztango Kultura Zerbitzuak Trapu zikinak antzezlanaren emanaldia antolatu du azaroaren 26an Iruritan, Lore More antzerki taldearen eskutik. Garbilekuetan lanean aritzen ziren arbasoei omenaldia da lana. 19:00etan Gizarte Bilgunean izanen da hitzordua.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena
Ikustekoa baino, entzutekoa izanen da bihar hasi eta abenduaren 3an Berako Labiaga ikastolako Areto Nagusian egonen den erakusketa. Xabier Erkizia soinu artistak 'Zaratak ez du izenik' izeneko erakusketa paratuko du. Erakusketa larunbatetan eta igandetan ikusten ahal da 16:00etatik 20:00etara.
Lesakako Koskontako bideo udal aretoan eginen dituzte lau saioak eta izena eman daiteka azaraoren 2ra arte
Larunbatean frantsesez eta euskaraz aurkeztuko dute eta igandean euskaraz bakarrik
Azaroaren 26tik abenduaren 10era Pello Apezetxea kultur gunean Etxalarko Usazaleen elkarteak antolatuta, Usategietatik herrira jaitsiz, erakusketa martxan jarri dute, irudien bidez (lehengo eta gaur egungo argazki eta bideoak) gure herriko ondare berezi hau hobeto ezagutarazteko. Erakusketa azaroaren 26tik abenduaren 10era egonen da zabalik, astelehenetik ortziralera 16:00etatik 19:00etara eta aste hondar eta besta egunetan 17:00etatik 19:00etara.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |