Antsietatearen kudeaketa eta ongizate mental emozionala tailerra antolatu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Lau saio izanen dira, azaroaren 9an, 16an, 21ean eta 28an, guztiak 17:30ean, Lesakako udalaren Koskontako Bidea 7ko bigarren pisuko aretoan.
Tailerrean izena emateko epea irekia dago azaroaren 2ra arte, 948 63 50 36 telefono zenbakian, 634 22 36 59 whatsapp zenbakian edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikoan.
Bizikidetza arloko formakuntzetan aditua den Oihana Zabaletak emanen du ikastaroa eta landuko diren gaiak honako hauek izanen dira: antsietatea ulertu, onartu eta eraldatu; antsietateari aurre egiteko teknikak eta prebentzioa; gure pentsamendu eta emozioen autoezagutza; ongizatea lortzeko pausuak; ongizatearen eragina norberarengan, familian eta gizartean eta saioetan sor daitezkeenak.