'Luze edo Motz' binakako bakarrizketa izanen da igandean Legasan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 24a, 09:00

Azaroaren 25aren harira, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileak izanen dira igandean Legasan, 'Luze edo Motz' binakako bakarrizketa aurkezten. Emanaldia igandean, azaroaren 26an, izanen da 17:00etan Legasako eskolako ganbaran. 

Luze edo Motz'

Bakean Dagoena Bakean Utzi emankizunaren haritik jarraituz, ikuskizun honetan generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun