Oroimen tailerra antolatu du Lesakako jubilatuen elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 8a, 17:00

Oroimen tailerra eginen dute asteazkenero Lesakan.

Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, udalaren laguntzarekin, oroimen edo memoria tailerra antolatu du. Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute Eskola ttikin, asteazkenetan 16:00etatik 17:30era. Tailer honetan izena emateko hondarreko eguna irailaren 16a izanen da, jubilatuen ostatuan. Hilabetean 15 euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun