Euskalaidia astean, Dama dantza eta musika ikuskizuna aurkeztuko dute asteburuan Senpereko Larreko gelan, Senpereko herriko etxearen eskutik. Azaroaren 25ekoa, larunbatean 20:30ean, frantsesez eta euskaraz aurkeztuko da, eta azaroaren 26a, igandean 17:00etan, euskaraz bakarrik.
Dama musika ipuin dantzatu bat da, Ipar Euskal Herriko musika eta dantzak Mondarrainen jatorrizko legenda baten bidez ikusi, entzun eta bizitzen dituena. Jokin Irungarayk 12 musikari eta 6 dantzari ospetsu bildu ditu, mendi kaskoko ikuspuntutik euskal musika eta dantzen aniztasuna goza dezagun.
Ohiko sarrerak 20 euroko prezioa du eta sarrera murriztuak 14 euro. Euskal Herriko Turismo Bulegoetan eskura daitezke.