Aspaldian ez zituzten eginak, baina aurten tripotxak eginen dituzte. Beraz, menuan, tripotxak, garbantzuak, aratxea saltsan eta pantxineta izanen dute.
Baratxarte auzoko kaperan meza izanen dute eta ondotik aperitifa, tripotxak eta guzi
Hilabeteko azken igandean, azaroaren 26an, Santa Katalina bestak ospatuko dituzte Sarako Baratxarte auzoan. Igandean, 10:30ean, egin dute hitzordua; ordu horretan meza izanen dute kaperan eta ondotik, eguerdian, aperitifa eskainiko dute hurbiltzen diren guztientzako Baratxarteko ostatuaren aitzinean, estofazko lehor azpian.
Aspaldian ez zituzten eginak, baina aurten tripotxak eginen dituzte. Beraz, menuan, tripotxak, garbantzuak, aratxea saltsan eta pantxineta izanen dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.