Larunbata, otsailak 18



16:00

Gure Txokoako mus txapelketa

Iamotenea, Bera | Lehiaketak

Larunbatean 16:00etan hasita Iamotenean eta sari ederrak izanen dira lau bikote onenentzat

Gure Txokoako mus txapelketa Iamotenea

Larunbatean 16:00etan hasita Iamotenean eta sari ederrak izanen dira lau bikote onenentzat


17:00

Meditazio kontzertua Arantzan

Arantzako eskolako gimnasioan, Bortziriak Arantza | Kontzertuak

Arantzako Udalak antolatuta, gong, monokorde, danborra, kashi, ontzi tibetar eta ahotsez egindako meditazio kontzertua eginen dute larunbatean, otsailaren 18an. 17:00etan eskolako gimnasioan bilduko dira.

Meditazio kontzertua Arantzan Arantzako eskolako gimnasioan

Arantzako Udalak antolatuta, gong, monokorde, danborra, kashi, ontzi tibetar eta ahotsez egindako meditazio kontzertua eginen dute larunbatean, otsailaren 18an. 17:00etan eskolako gimnasioan bilduko dira.



16:00
20:00

Iker Valleren margolanak Labiagako aretoan

Labiaga Ikastola, Bera | Erakusketak

Labiaga ikastolaren areto nagusian izanen dira urtarrilaren 14tik martxoaren 19ra. Bere erakusketa aprobetxatuz, Iker Valleren margolanekin osatutako 2023ko egutegia ere argitaratu du Labiaga Ikastolak.

Iker Valleren margolanak Labiagako aretoan Labiaga Ikastola

Labiaga ikastolaren areto nagusian izanen dira urtarrilaren 14tik martxoaren 19ra. Bere erakusketa aprobetxatuz, Iker Valleren margolanekin osatutako 2023ko egutegia ere argitaratu du Labiaga Ikastolak.



14:00
17:00

'Ihauteri' erakusketa Sarako lezeetan

Sarako lezeak, Sara | Erakusketak

Herriko elkarte, ikastetxe eta artistek osatu dute eta otsailaren 26ra arte ikusgai dago

'Ihauteri' erakusketa Sarako lezeetan Sarako lezeak

Herriko elkarte, ikastetxe eta artistek osatu dute eta otsailaren 26ra arte ikusgai dago



12:00

'...eta bidean Irun, begirada bat bidean doazen emakumezkoei' argazki erakusketa Leitzan

Torrean, Leitzaldea Leitza | Erakusketak

Irundik pasatako emakume migranteen argazkiekin erakusketa osatu du Gari Garaialde argazkilariak eta Irungo Harrera Sareko kideak. Erakusketa hori Leitzako Torrean ikusgai izanen da gaurtik eta martxoaren 10era arte.

'...eta bidean Irun, begirada bat bidean doazen emakumezkoei' argazki erakusketa Leitzan Torrean

Irundik pasatako emakume migranteen argazkiekin erakusketa osatu du Gari Garaialde argazkilariak eta Irungo Harrera Sareko kideak. Erakusketa hori Leitzako Torrean ikusgai izanen da gaurtik eta martxoaren 10era arte.



10:00
20:00

Etxalarko inauteriak

Bortziriak Etxalar | Ospakizunak

Igandean Zaldun inaute, astelehenean inaute-inaute eta asteartean mozorro eta karrozen eguna izanen dute Otsailaren 16an, Ortzegun gizenarekin hasiko dituzte inauteriak herritarrek. Egun horretan Landagain eskolan goizez ez da eskola saiorik izanen, ikasleak eskean ibiliko direlako. Eguerdiko 14:30erako, ikasleak eskolara joanen dira eta herriko zenbait lekuetan hainbat ekintza (antzerki, dantza, bertso….) eginen dituzte. Egunari akabera emateko, Guraso Elkarteak merienda emanen du.

Etxalarko inauteriak

Igandean Zaldun inaute, astelehenean inaute-inaute eta asteartean mozorro eta karrozen eguna izanen dute

Otsailaren 16an, Ortzegun gizenarekin hasiko dituzte inauteriak herritarrek. Egun horretan Landagain eskolan goizez ez da eskola saiorik izanen, ikasleak eskean ibiliko direlako. Eguerdiko 14:30erako, ikasleak eskolara joanen dira eta herriko zenbait lekuetan hainbat ekintza (antzerki, dantza, bertso….) eginen dituzte. Egunari akabera emateko, Guraso Elkarteak merienda emanen du.



19:00
20:00

Torturaren inguruko zikloa Leitzan

Leitzako Herri Aretoan, Leitzaldea Leitza | Besteak

Aste honetan Nafarroa Mendialdeko Torturaren Zikloa Leitzak hartuko du. Ostiraletik igandera, hainbat hitzordu prestatu dituzte, tartean, Nafarroako Torturatuen Sarea Elkartearen aurkezpena eta Karpeta Urdinak dokumentalaren emanaldiak. 

Torturaren inguruko zikloa Leitzan Leitzako Herri Aretoan

Aste honetan Nafarroa Mendialdeko Torturaren Zikloa Leitzak hartuko du. Ostiraletik igandera, hainbat hitzordu prestatu dituzte, tartean, Nafarroako Torturatuen Sarea Elkartearen aurkezpena eta Karpeta Urdinak dokumentalaren emanaldiak. 



09:00
23:00

Sarako ihauteriak

Xareta Sara | Ospakizunak

Larunbatean etxez etxe ibiliko dira gazteak eta igande goizean plaza

Sarako ihauteriak

Larunbatean etxez etxe ibiliko dira gazteak eta igande goizean plaza