- Otsailaren 19a, igandea, Zaldun inaute eguna izanen da eta kinto bestak ospatuko dituzte.
- Otsailaren 20an, astelehenean, inaute-inaute eguna ospatuko dute eta herriko gazteak, baserrietan ibiliko dira eskean. 08:00etan gosaria eginen dute La Basque jatetxean eta bertatik hasiko dira ibilbidea egiten trikitilariek lagunduta.
- Otsailaren 21a, asteartea, mozorro eta karrozen eguna izanen da. 12:00etan plazan elkartu eta herrian barna ibiliko dira karroza eta mozorroekin. Herriko gazteen eskutik pintxoak banatuko dituzte. Eguerdian gazteek bazkaria izanen dute La Basque jatetxean. Egun honekin, Larraburua Jubilatuen elkartekoek ere bazkaria eginen dute Larraburuan. Arratsaldean katiuska eta abarka jaurtiketa eginen dute plazan.
- Asteleheneko gosarira, edo astearteko bazkarira joan nahi duenak izena eman beharko du Elutsa Ostatuan egonen den zerrendan otsailaren 15a, asteazkena baino lehen.