Inauteriak 2023

Ihauteriei buruzko erakusketa zabalik da Sarako lezeetan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 15a, 19:00

Herriko elkarte, ikastetxe eta artistek osatu dute eta otsailaren 26ra arte ikusgai dago

Sarako ihauteriak ere hurbiltzen ari dira eta horrekin lotutako zenbait ekitaldi egiten ari dira Saran. Erraterako, Sarako elkarte, ikastetxe eta artisten Ihauteri erakusketa otsailaren 6tik 26ra ikusgai da Sarako lezeetan, 14:00etatik 17:00etara. 

Ihauteriak bukatuta ere, otsailaren 26an, igandean 16:00etan, Thierry Truffaut-ek Ihauteriei buruzko konferentzia emanen du Sarako lezeetan, dohainik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun