Emakume migranteen begiradari buruzko argazki erakusketa ikusgai Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 8a, 15:00

Irundik pasatako emakume migranteen argazkiekin erakusketa osatu du Gari Garaialde argazkilariak eta Irungo Harrera Sareko kideak. Erakusketa hori Leitzako Torrean ikusgai izanen da gaurtik eta martxoaren 10era arte.

... eta bidean Irun, begirada bat bidean doazen emakumezkoei. Horixe da argazki erakusketaren izenburua. Egunkarietako titularretatik haratago doan kontaketa ekarriko du Gari Garaialderen argazki erakusketak Torreara. Bidean doazen emakumezkoen errealitatea erakutsi nahi du, eta hala, pertsona horiek, migranteek, izen eta abizenak dituztela ikusarazi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun